A4i

Proiektua

A4i (Alliance for Inclusive Investment in Social Care and Support)

Helburuak

Erasmus+: KA2 Berrikuntzarako eta praktika onen elkartrukerako lankidetza (2018)

A4i "Arreta eta Laguntza Sozialean Inbertsio Inklusiborako Aliantza" izeneko proiektuaren helburua (Erasmus +) gizarte-zerbitzuen, inbertsore pribatuen eta agintari publikoen artean zubiak eraikitzea da. Zubi hauek alderdi desberdinak beharrezko trebetasun eta gaitasunetan gaitzeko lanbide-heziketako programa baten bidez eraikiko dira, gizarte-zerbitzuen finantzazio publiko zein pribatua bermatuko duen konfiantza sortzeko.

Proiektuak Belgikako, Txekiar Errepublikako eta Espainiako gizarte-zerbitzuen hornitzaile, inbertsore pribatu eta goi-mailako hezkuntza erakundeak integratzen ditu. Era berean, aliantza honek goi mailako gizarte zerbitzuen hornidura eta inbertsore publiko zein pribatuetara lotura duten instituzio eta erakundez osatutako Aholkularitza Batzordearen babesa dauka. Proiektu-kideak ondorengoak dira: (1) La Asociación Europea de Proveedores de Servicios para Personas con Discapacidad (EASPD), Belgika; (Koordinatzailea); (2) Mondragon Unibertsitatea, Espainia; (3) Laboral Kutxa, Espainia; (4) HCN, Herbehereak; (5) Universidad Carlos III de Madrid (UC3M), Espainia; (6) Fundación ONCE, Espainia; (7) APSS CR, Txekiar Errepublika; (8) CEVRO Institut, Txekiar Errepublika; (9) Ceská sporitelna, Txekiar Errepublika; (10) Union des entreprises à profit social (UNIPSO), Belgika; (11) Université de Liège, Belgika; CREDAL, Belgika.