Igualdad de Género

Proiektua

Genero-berdintasunerako eraldaketa sustatzen duten enpresak

Helburuak

  • Enpresei tresnak eta baliabideak eskaintzea genero-berdintasuna susta dezaten, gai horri dagokionez haien egoera sakonki aztertuta.
  • Enpresako genero-egoera sakon ezagutzea, ikuspegi kuantitatibotik eta kualitatibotik aztertuta, datu fidagarriak, esanguratsuak eta konparagarriak eskuratuta, eta jakitea zer aldagairen araberakoa den emakumeek enpresetan zein aginte-postuetan duten ordezkaritza.
  • Sexuaren araberako soldata-banaketa aztertzea (diru-sarreren kontzentrazio-kurba eta diru-sarreren dentsitate-funtzioa, lan-indizeari dagozkionak), eta zehatz banakatzea datuak, banaketari eragiten dioten faktorerik esanguratsuenak zein diren jakiteko (lanordu-kopurua, segregazio horizontala, segregazio bertikala, hezkuntza-maila, plusak eta abar).
  • Egindako berdintasun-planak eta diagnostikoak aztertzea, bai eta gai horrekiko joerak ere, egoerari ikuspegi kualitatibo batetik behatuz.
  • Enpresaren egoerari dagokion bide-orri bat prestatzea, eta tresnak eskaintzea genero-berdintasuna sustatu nahi duten enpresei.

Hona zer behar den:

  • Enpresa eta haren antolakuntza ulertzeko modu berri bat garatzea, genero-berdintasuna barne hartzen duena, eta enpleguan zein ekonomian emakumeen partaidetza sustatzea, enpresa berdinzaleak eta eraldatzaileak eraikitzeko.

Inplikatutako enpresak