Taxonomías Financieras diagnóstico & plan de acción ASG

Proiektua

Finantza-taxonomiak: diagnostikoa eta IGG ekintza-plana

Helburuak

EGOERARI ETA INPAKTUARI BURUZKO TXOSTENAK EGITEA

  • Txostenak egitea, adierazleak eta matrizeak oinarri hartuta, erreferentzia izan daitezen lurraldeko enpresentzat.
  • Jakitea zenbateraino txertatu diren GJHak enpresaren estrategian.
  • Jarduera eta lurraldearen jasangarritasunean duen inpaktua neurtzea, eta erabaki hobeak hartzeko esparru bat sortzea.

IGG+ TRESNAK

Tresna bat garatzea, jasangarritasunak enpresarentzat duen garrantziaz gogoeta egiten eta enpresa-eredu jasangarriagoak sortzeko diagnostikoak eta ekintza-planak prestatzen lagundu dezan.

  • Atariko gogoeta estrategikoa egitea jasangarritasunaz eta datuen kudeaketaz, sektorekako benchmarkaz baliatuta.
  • Materialtasun bikoitza aztertzea hainbat interes-talderekin batera.
  • Arlokako diagnostikoa egitea, gai hauetaz: ingurumena, gizartea, pertsonala, giza eskubideak, eta iruzurraren eta eroskeriaren aurkako borroka).
  • Hobetze-ekintzak antolatzea: metodologiak, prozesuak, politikak, proiektuak, ziurtagiriak eta abar.

Inplikatutako enpresak