Albisteak

Atzealdea

eBiltegia nazioarteko OpenAIRE 4 gomendioetara egokitu da

OpenAIRE 4.0

eBiltegia nazioarteko OpenAIRE 4 gomendioetara egokitu da

Proiektuaren helburua Mondragon Unibertsitatean Zientzia Irekiaren garapena bultzatzea eta indartzea da, FECYTek finantzatu du, Maria de Guzmán bikaintasunaren ikerketa zientifikorako laguntzaren bitartez

2024·02·22

$titulo.getData()


eBiltegiak, Mondragon Unibertsitateko biltegi digitala, FECYTeko Zuzendaritza Batzordeko lehendakaritzaren María de Guzmán laguntza jaso zuen bikaintasuneko ikerketa zientifikoa sustatzeko, 2. jarduera-lerroan: Zientzia irekian eta elkarreragingarritasuna azpiegitura digital instituzionaletan. 2.1 modalitatea: Erakundeen gordailuak (2020-2021eko deialdia).

María de Guzman laguntzen helburua da bikaintasuneko ikerketa zientifikoa eta garapen eta berrikuntza teknologikoa sustatzea, informazio zientifikoko azpiegitura digital instituzionalen trebakuntza teknologikoa, kalitatea eta elkarreragingarritasuna hobetzeko. Azpiegitura horiek, besteak beste, irekian dagoen zientziarako beharrezkoak diren ikerketen emaitzak zabaltzeko, biltegiratzeko, babesteko eta kudeatzeko dira.

 

Proiektuari esker, eBiltegia Europar Batzordearen OpenAIRE 4.0 jarraibideetara egokitu da.

Funtzionaltasun berri gisa, identifikatzaile iraunkorrak gehitu dira autoreentzat (ORCID), erakundeentzat (ROR) eta dokumentuentzat (DOI). Gainera, OpenAIRE 4.0-k gomendatutako COAR, IANA eta UNESCO hiztegiak gehitu dira. Biltegiaren ikuspena sustatzen ere lan egin da, oraindik ez zegoen direktorio eta biltzaileetan erregistratuz.

Hauek dira balio erantsiko zerbitzu eta funtzionalitate berriak:

  • Itemaren metadatuak sare sozialen bidez partekatzeko aukera: X, Facebook, linkedin eta posta elektronikoa.
  • Metadatuak kudeatzaile bibliografikoetara esportatzeko ahalmena: Zotero, Mendeley eta Refworks.
  • Metadatuak hainbat formatutan ikusi eta esportatzeko aukera: Bibtext, RIS, RDF, Mets, Mods eta Marc21.
  • Aipamenetan oinarritutako metrikak eskaintzen ditu: Google Scholar, Dimensions, PlumX