
MIK, kooperatiba elkartea, MONDRAGON Korporazioaren Kudeaketa Ikertzeko Zentroa da, eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateari atxikita dago.
Lan elkartuko kooperatiba mistoa da, irabazi asmorik gabea. Bere bazkideak hauek dira: bere langileak (ikertzaileak eta administrazio zein zerbitzuetako langileak) eta enpresa kolaboratzaileak.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Zentro Teknologiko Sektoriala da.
MIKek, ikastetxeko jardueren bikaintasuna bermatzen duen I+G+b kudeaketa sistema dauka. Honi esker, jarduera horiek, modu koordinatu, sistematiko eta koherentean egin daitezke. Sistema honek UNE 166.002 ziurtagiria du.
GARATZEN DITUGUN PROIEKTUAK