Albisteak
Zotero kudeatzaile bibliografikoa eguneratu egin da, funtzionalitate berriak eskainiz
Zotero kudeatzaile bibliografikoa eguneratu egin da, funtzionalitate berriak eskainiz
Zoterok, erreferentziak kudeatzeko tresnak, bertsio berri bat kaleratu du: Zotero 7. Eguneratze horrek aldaketa esanguratsu batzuk eta funtzionaltasun berriak dakartza.
2024ko abuztuan, Zotero eguneratu egin da eta hobekuntza esanguratsu batzuk dakartzan 7. bertsioa kaleratu du.
Bertsio berriaren aldaketek ez dute Nola kudeatu bibliografia Zoterorekin gida aldatzen ; izan ere, aurreko funtzioak mantendu egiten dira, baina honako berrikuntza eta hobekuntza hauek gehitzen dira:
- Diseinuari eta bistaratzeari dagokienez: logo berriaz gain, ikusteko bi modu daude orain, trinkoa edo erosoa, eta modu ilunean lan egiteko aukera ematen du.
- Nabigazioari dagokionez: elementuen panela intuitiboagoa eta pertsonalizatuagoa da. Zer karpetatan zauden adierazten da; eremu gehiago sar ditzakezu datu nagusien lehen bista bat ordenatzeko eta lortzeko, eta item edo erregistro batera sartzen bazara, datuak sekzio bertikal tolesgarrietan eta alboko nabigazio-barra batean antolatuta agertzen dira. Gainera, itema duten liburutegi eta bilduma guztiak erakusten dira.
- Dokumentuen irakurgailua eta webguneak atzemateko funtzionaltasuna hobetu dira: dokumentuak PDF edo EPUB formatuan gorde ditzakezu, eta edukiak nabarmendu edo azpimarratu, bi formatuetan. Gainera, web-orrien pantaila-irudiak gordetzean, automatikoki ireki ditzakezu dokumentu-irakurgailu berrian.
- Smart citing: Zoterok aipu-iradokizun azkarrak eskaintzen ditu. Testu-prozesadorean irekitzen den aipuen elkarrizketa-koadroak automatikoki iradokitzen dizu elementuen zerrendan hautatu duzuna edo irakurgailuan irekita dituzun fitxategiak, zitazioa arinduz.
Berrikuntza horiek guztiak xehetasun handiagoz kontsulta ditzakezu gidaren Zotero 7: Gidaren berrikuntzak orrialde berrian.
Bibliotekak zure bertsioa eguneratu eta Zotero 7 instalatzea gomendatzen dizu. Gainera, gogoratu erabiltzen dituzun osagarriak ere eguneratu behar dituzula, hala nola Zotero Connector.