Albisteak
Bibliotekak Zientzia Irekiari buruzko gida berriak sortu ditu
Bibliotekak Zientzia Irekiari buruzko gida berriak sortu ditu
FECYTen bikaintasuneko ikerketa zientifikoa sustatzeko María de Guzmán laguntzak finantzatutako proiektuaren baitan kokatzen direan zenbait ekintza burutu ditu
Mondragon Unibertsitateko Bibliotekak lanean jarraitzen du Unibertsitatean Zientzia Irekia bultzatzeko. Horretarako, gida berriak sortu ditu:
- Ikerketa-datuak irekian eta nola egin zure datuak kudeatzeko plana
- Argos: zure Datuak Kudeatzeko Plana (DKP) egiteko tresna
- Nola argitaratu Sarbide Irekian: jarraitu Zientzia Irekiaren printzipioak
Ikerketa-datuei buruzko web atal bat ere sortu du, eta datu irekien politika instituzionala garatzen ari da.
Ekintza horien guztien helburua Mondragon Unibertsitatean Zientzia Irekiaren garapena sustatzea eta indartzea da, eta FECYTen bikaintasuneko ikerketa zientifikoa sustatzeko Maria de Guzmán laguntzarekin finantzatutako proiektuaren baitan kokatzen dira, 2. ekintza-lerroan: Zientzia irekian eta elkarreragingarritasuna azpiegitura digital instituzionaletan. 2.1 modalitatea: erakundeen gordailuak (2020-2021eko deialdia).
Erabilgarriak izatea espero dugu.