MIK, Enpresa Kudeaketan Ikerketa Zentrua
ezagutza

 

MIK, kooperatiba elkartea, MONDRAGON Korporazioaren Kudeaketa Ikertzeko Zentroa da, eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateari atxikita dago.

Lan elkartuko kooperatiba mistoa da, irabazi asmorik gabea. Bere bazkideak hauek dira: bere langileak (ikertzaileak eta administrazio zein zerbitzuetako langileak) eta enpresa kolaboratzaileak. 

 

 

 

Ikerketa Zentroa Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen Zentro Teknologiko Sektoriala da.

 

MIK, S. Coop 2001ean sortu zen irabazi-asmorik gabeko lan elkartuko kooperatiba misto gisa. Bere langileak (ikertzaileak eta administraziokoak eta zerbitzuak) eta enpresa laguntzaileak (MONDRAGON Fundazioa, Ikerlan, MONDRAGON Ingeniaritza eta Zerbitzuak - MISE, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea eta École supérieure des technologies industrielles avancées - ESTIA) ditu bazkide.

MIK S. Coop.en xedea da enpresa-kudeaketaren esparruan onartua izatea, MONDRAGON Korporazioko enpresa eta erakundeekin lankidetzan egindako ikerketaren eta transferentziaren bidez, baina baita handik kanpo ere, eremu publiko zein pribatuetan. Gaur egun, hirurogei pertsonak baino gehiagok osatzen dute proiektua, enpresetan berrikuntza- eta ekimen-proiektuak garatzeko.

MIKen helburuak hiru multzo handitan sailka daitezke:

1. Bikaintasun zientifiko eta ikertzailea

2. Espezializazioa bezeroarekin

3. Merkaturako transferentzia

Ikerketa- eta transferentzia-proiektuak enpresa-kudeaketa aurreratuarekin, berrikuntzarekin eta ekintzailetzarekin zerikusia duten gaietan oinarritzen dira. Proiektu horiek benetako ekintza-testuinguruetan garatzea berezko ezaugarria da, eta enpresa-arazo espezifikoetarako irtenbideak ezagutu eta transferitzera bideratuta daude.

 

pdf

I+G+B KUDEAKETA-SISTEMA

MIKek bere I+G+B Kudeaketa Sistema du, zentroko jardueren bikaintasuna ziurtatzen duena, modu koordinatu, sistematiko eta koherentean egin daitezen. Sistema honek UNE 166.00 ziurtagiria du

 

pdf

Kalitate-Politika

 

pdf

Berdintasunarekiko konpromisoa

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorraren xedearekin, MIKen benetako konpromiso esplizitua hartzen dugu.

 

Intereserako beste dokumentu batzuk:

Kodigo Etikoa

Arrisku Penalak Aurreikusteko Eskuliburua