Ecosistemas de Innovación abierta colaboración en red

Proiektua

Berrikuntza irekiko ekosistemak: sareko elkarlana

Helburuak

Hauek dira helburuak: 1) diseinatzea, 2) hitzarmenak lortzea, eta 3) erakundearen «Sareen sarea» antolatzea, berrikuntza-gune aintzatetsia izan dadin sektoreko berrikuntza-ekosisteman. Sareen sarean sartzen dira:

  • Enpresen barruko sareak
  • Enpresen arteko sareak
  • Startupen, gazela enpresen eta hornitzaile teknologikoen ekosistema
  • Berrikuntza eta ekintzailetza sustatzen duten eragileak
  • Unibertsitateak
  • Crowda

Funtsezkoa da sareko lankidetza, Jarraitzaile Goiztiarren (Early folower) estrategia erabiltzen duten enpresentzat, honetarako aukera ematen baitie:

  • Teknologiaren eta negozioen joerak garaiz antzemateko.
  • Teknologia eta hura erabiltzeko gaitasuna hobeto ulertzeko.
  • Berrikuntza bati ekiteak zer arrisku dakartzan jakiteko.
  • Baliabideak eta gaitasunak partekatzeko.
  • Modu ordenatuan hazteko, aliantza eta hitzarmenen bidez.
  • Sormena eta hibridazioa bultzatzeko.

Inplikatutako enpresak