Oganización Ambidiestra

Proiektua

Bi norabideko antolakuntza

Objetivos

Enpresek, luzaro irauteko, ustiaketa egokia egin behar dute, egungo bideragarritasuna ziurtatzeko, eta, aldi berean, behar adina esplorazio-jarduera burutu, etorkizuneko bideragarritasuna bermatzearren. Horretarako, hau egin behar dute:

  • Enpresaren etorkizuneko norabideari dagokionez, egitekoa, anbizioa, ikuspegia, xedea, balioak eta helburu estrategikoak zehaztu.
  • Barne- eta kanpo-azterketa egin.
  • Aukera estrategikoak eta errendimendu-bektoreak diseinatu.
  • Estrategiak ebaluatu eta hautatu.
  • Aplikazio-programari dagokionez, ustiapen- eta esplorazio-jardueren sistema eragilea, eta gaitasunak garatzeko jarduerak egin.
  • Bi norabideko jarraipena eta aginte-panela egin.

Proiektu-lerro honen bidez zenbait enpresari lagundu zaie estrategiak, antolakuntza-egiturak eta bi norabideko prozesuak garatzen, eta, jarduera-erkidego baten bitartez, jardunbide eragile egokiak elkarri azaltzen.

 

 

 

Inplikatutako enpresak