Argitalpenen eragin indizeak
Ohiko galderak
- Ikerketa zientifikoa neurtu egiten da
- Zer dira eragina duten argitalpenak?
- Aldizkarientzako metrikak: eragin indizeak edo eragin adierazleak
- Aldizkarientzako metrikak: beste indize batzuk
- Aldizkarientzako metrikak: H indizea
- Aldizkarientzako metrikak: Google Scholar Metrics
IKERKETA ZIENTIFIKOA NEURTU EGITEN DA
Argitalpen zientifikoen kalitatea neurtu eta ebaluatzeko zenbait adierazle daude.
Ekoizpen zientifikoa argitaratutako lan kopurua eta lanon aipamen kopuruarekin erlazionatutako irizpide multzo batekin neurtu eta ebaluatzen da. Neurtzen diren irizpideen artean azpimarratzekoak dira:
- argitaratutako lan kopurua
- jasotako aipamen kopuru osoa
- argitaratutako lan bakoitzeko batez besteko aipamenak
- argitaratutako lan esanguratsuen kopurua
- argitaratutako lan aipatuenetako aipamen kopurua
Zer dira eragina duten argitalpenak?
Eragina duten argitalpenak argitaratzen denaren errekonozimendua eta kalitatea neurtzen duten informazio atarietan indexatzen direnak dira.
Aldizkarientzako metrikak: eragin indizeak edo eragin adierazleak
Eragin adierazleek aldizkari batek literatura zientifikoan izan duen eragina neurtzen dute, horretarako aldizkarian argitaratutako artikuluek jaso dituzten aipamenak aztertuz. Argitalpen batek gai jakin baten eremuan duen garrantzia neurtzeko adierazle bat da.
Aldizkarien arteko konparaketak eta rankingak ezartzeko aukera ematen du, baita sartuta dagoen gai eremuan izenburu bakoitzaren garrantzia islatzekoa ere.
Eragin-indizea ezagutzeko tresnak
Aldizkari zientifiko errekonozituenak automatikoki ezagutu eta kalkulatzeko zenbait tresna daude:
- Journal Citation Reports (JCR): 200 inguru diziplina ezberdinetako aipamen gehien duten eta adituek berrikusitako argitalpenak jasotzen ditu. JCR web bidez kontsultatu daiteke Web of Science (WOS) plataformatik eta aldizkari jakin baten edo aldizkari multzo baten eragin-indizea bilatzeko aukera ematen du eta baita euren arteko konparaketak egiteko aukera ere. Eragin faktorea Institute for Scientific Information (ISI)-ek kalkulatzen du urtero.
- Ezinbesteko tresna da ikerlarien komunitate orokorrean aldizkari baten eragina eta influentzia ezagutzeko.
- Ez du artikulu baten kalitatea neurtzen argitaratzen den aldizkariarena baino.
- Aldizkari guztiek ez daukate JCR eragin-faktorea eta daukatenek ez daukate beti.
- Aldizkari baten eragin-faktorea urtero eguneratzen da eta urte batzuetatik besteetara aldatu egin daiteke.
- Aldizkari berdina gai eremu ezberdinetan kokatu daiteke eta baliteke eremu bakoitzean eragin ezberdina izaten.
- Eragin adierazlea aldizkari izenburu bakoitzerako urtebetean JCRn indize finko bat da.
- Aldizkarien gaikako multzo bakoitza lau kuartiletan banatzen da: Q1, Q2, Q3, Q4, ordenatutako rankineko zerrendako lehen %25 aldizkarien multzoari dagozkionak, %25 eta %50 artekoa, %50 eta %75 artean kokatzen dena, eta azkenik, %75 eta %100aren artean dagoena. Gai baten aldizkarien benetako elitea Q1 lehenengo kuartila osatzen dutenen artean dago.
- Bi edizio ezberdindu ditu: bat zientzietarako (Science) eta beste bat gizarte zientzietarako ( Social Sciences).
- 1997tik ematen da eta FECYTek (Fundación española de Ciencia y Tecnología) finantzatutako ordaindutako tresna da.
- SCIMAGO Journal and Country Rank (SJR): Tresna libre eta JCRren alternatiba moduan sortu zen. Elsevier editorialeko Scopus datu basean indexatutako argitalpenak aztertzen ditu, 1997tik gaur egun arte. SJR web bidez kontsultatu daiteke ordaindutako Scopus plataformatik edo SCIMAGO Journal and Country Rank-SJR-tik.
- Ez du artikulu baten kalitatea neurtzen argitaratzen den aldizkariarena baino.
- Aldizkari guztiek ez daukate SJR-rik eta daukatenek ez daukate beti.
- Aldizkari baten eragin indizea urtero eguneratzen da eta urte batzuetatik besteetara aldatu egin daiteke.
- Aldizkari zehatz bat edo aldizkari multzo baten eragin indizea bilatu eta euren arteko konparaketak egiteko aukera ematen du.
- Aldizkari berdina gai eremu ezberdinetan kokatu daiteke eta baliteke eremu bakoitzean eragin ezberdina izaten.
- Aldizkari izenburu baten eragin indizea urte zehatz batean ez da SJRn indize finko bat eta aldatu egin daiteke.
- JCRk baino aldizkari gehiago jasotzen ditu, beraz esan daiteke ez dela hain selektiboa.
- Komuna da Zientziak eta Gizarte Zientzietan beraz eragin indizea ez da edizio bereizietan kalkulatzen.
- Aldizkarien gaikako multzo bakoitza lau kuartiletan banatzen da: Q1, Q2, Q3, Q4, ordenatutako rankineko zerrendako lehen %25 aldizkarien multzoari dagozkionak, %25 eta %50 artekoa, %50 eta %75 artean kokatzen dena, eta azkenik, %75 eta %100aren artean dagoena. Gai baten aldizkarien benetako elitea Q1 lehenengo kuartila osatzen dutenen artean dago.
Nola kalkulatzen da eragin faktorea Journal Citation Reporten (JCR)?
Aldizkari baten eragin faktorea aurreko bi urteetan argitaratu dituen artikuluak urtebetean aipatutako batez bestekoa bezala definitu daiteke.
Eragin faktorea kalkulatzeko erabiltzen den formula erraza da:
Aurreko bi urteetan izandako aipamen guztien kopurua
zati
aurreko bi urteetan argitaratutako artikulu guztien kopurua.
Nola kalkulatzen da eragin indizea SJRn?
SJRren eragin indizea Googlek bere bilaketa emaitzak ordenatzeko (Google PageRank) sortutako algoritmoa oinarri bezala hartuta garatu da. Beraz aipamen guztiek ez dute berdin balio, balioa aipatzen duen kokapenaren araberakoa izango da; honek esan nahi du, adibidez, SJR altuko aldizkari bateko aipamenak balio handiagoa duela SJR balio txikiagoa duen aldizkari bateko aipamenak baino.
SJRk aldizkari batek bere dokumentuen aipamenak haztatuen bidez jasotzen duen lotura kopurua adierazten du, argitalpen bakoitzeko urtean argitaratutako dokumentu kopuruarekiko. Aipamenen haztapena aipamena egiten duen argitalpen horrek jasotzen dituen aipamen kopuruaren arabera egiten da. Aipamen urkila hiru urte da, JCRn baino urtebete gehiago, eta 1999tik urtero kalkulatu daiteke, nahiz eta Scopusen argitalpenen aipamenen datuak 1996tik jasotzen diren. Gainera, kalkulurako aldizkarian bertan argitaratutako aipamenak ez dira kontuan hartzen.
Zer dira kuartilak?
Eragin indizeaz gain, gaikako kategoria bakoitzeko aldizkarien rankingak, bai JCRn eta baita SJRn ere, kuartiletan banatzen dira.
Kuartilek aldizkariak eragin aldagai handitik txikira ordenatzen dituzte:
- Q1, zerrendako lehen %25en multzoa
- Q2, igarrena ranking ordenatuaren %25etik %50era doan multzoa
- Q3, %50etik %75era doan multzoa
- Q4, azkenik %75etik %100ean kokatzen dena.
Gai baten aldizkarien benetako elitea Q1 lehenengo kuartila osatzen dutenen artean dago eta garrantzia galtzen joango da hurrengo kuartiletan hurrenez hurren.
JCR eta SJR arteko ezberdintasunak
SJR eta JCR arteko ezberdintasun garrantzitsuenetariko bat eskaintzen duten sarbidea da:
- JCR Web of Science plataformaren bidezko ordaindutako tresna bat da. Oinarritzen den aipamenen datu basea ere ordaindutakoa da, Web of Science Core Collection.
- SJR ordea doako tresna bat da. Hala ere, oinarritzen den aipamenen datu basea, Scopus, ordaindutako tresna bat da.
Beste ezberdintasun garrantzitsu bat adierazleen aldagarritasuna da.
- JCRko eragin faktorearen balioak finkoak eta betirakoak dira.
- SJR plataformako eta beste adierazleen balioak aldagarriak dira.
Indizeak kalkulatzeko aipamen datuei dagokienean:
- JCRn aipatzeko urkila bi urtekoa da eta aipamen guztiek dute pisu berdina, balio berdina.
- SJRn aipamen urkila hiru urtekoa da eta aipamenen pisua haztatua da, hau da, balioa aipatzen duen aldizkariaren kokapenaren araberakoa da.
Aldizkarientzako metrikak: beste indize batzuk
Web of Sciencen, eta beraz JCRn, jasotako ingelesa ez den beste hizkuntzetako aldizkari kopuru eskasak eta Humanitate eta Gizarte Zientzien gaineko aldizkari urritasunak, Espainia bezalako herrialde batzuetan eragin indizea neurtzeko tresna alternatiboak sortzea ekarri du.
Argitalpenen kalitatea neurtzeko beste adierazle batzuk eskaintzen duten tresna batzuk aurkeztuko ditugu. Daudenen arteko bilketa txiki bat da:
- InRecs: http://ec3.ugr.es/in-recs/ Gizarte zientzia eta lege arloko espainiar aldizkarien eragin indizeak. Granadako unibertsitateak sortua. Informazioa ez da eguneratu 2014tik. .
- RESH: http://epuc.cchs.csic.es/resh/ Gizarte zientziak eta humanitateen arloko aldizkari espainiarrak: Gizarte zientzia eta humanitateen arloko aldizkari zientifikoentzako kalitate adierazleak integratzen dituen sistema bat da. Gizarte zientzia eta humanitateen arloko aldizkari espainiarren balorazio integratua aplikazioko adierazle anitzen bidez eta I+G+b Plan Nazionalak finantzatuta proiektuaren markoaren barruan garatu da.
- Dice: http://epuc.cchs.csic.es/dice/Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC) http://www.csic.es/ etaAgencia Nacional de Evaluación de la Calidad y Acreditación (ANECA) http://www.aneca.es/ erakundeen arteko lankidetzatik sortu zen eta helburua Humanitate eta Gizarte Zientzia arloko espainiar aldizkarien editorialen ezaugarri eta kalitatezko zeharkako adierazleen ezagutza eta kontsulta erraztea da. ANECAk datu base hau erabiltzen du espainiar argitalpenen erreferentzia bezala, irakasleagoaren ebaluazio prozesuetan.
- Scielo: http://www.scielo.org/php/level.php?lang=en&component=42&item=24 osasun zientzien aldizkari espainiarrentzako adierazle bibliometrikoak. Erakunde iberoamerikarrek egina.
- Latindex: http://www.latindex.org/latindex/inicio Amerika Latina, Karibea, Espainia eta Portugaleko aldizkari zientifikoentzako sareko informazio sistema erregionala. Mexikoko Unibertsitate Autonomoak bideratutako iniziatiba. Sistemak ezarritako kalitate ezaugarri editorialak eskaintzen ditu kalitate editorialeko irizpideen aplikazioaren bidez .
- Google Scholar Metrics: https://scholar.google.com/citations?view_op=top_venues Google Scholar-en aplikatutako metrikak eskaintzen ditu eta aldizkari zientifikoen ranking bat argitaratzen du.
Aldizkarientzako metrikak: H indizea
H indizea, Jorge E. Hirschek 2005ean sortua, ezaguna egin da eta aldizkarien metrikei aplikatzen zaie, baita bereziki egileei bideratutako beste metrika batzuei ere edo eta herrialdeen ekoizpen zientifikoa neurtzeko.
Kalkulatzea erraza eta antzekoa da neurtu nahi den kontzeptua edozein izanda ere: artikuluak izan dituzten aipamenen arabera ordenatzen dira handitik txikira: H indizea hurrenkera zenbakia eta aipamen kopurua berdinak diren zenbakia da.
Aldizkarientzako metrikak: Google Scholar Metrics
Google Scholar Metrics-ek behintzat aipamenen bat duten 100 artikulu argitaratu dituzten aldizkariak Google Schoolarren sartzen ditu.
Google Scholar Metricshttps://scholar.google.com/citations?view_op=top_venues aldizkariak ebaluatzeko H adierazlea bultzatu da eta h5 eta h5-batez bestekoa metrikak sortu ditu, metrika egin aurreko azken bost urte naturaletan jasotako aipamenak neurtzeko.
Googlek bere egindako adierazle nagusia h5 indizea da, jarraian azalduko duguna. Google Scholar Metricsek argitalpen baten H indizea emaitzako h zenbaki altuena dela ulertzen du, horretarako argitalpen batean aipatutako artikuluen kopurua handitik txikira beheranzko hurrenkeran ezarri ostean, jasotako aipamen kopurua eta zerrendako artikuluaren kokapena berdina edo txikiagoa denean. Adibidez argitalpen batek 5 artikulu baditu eta hauek aipamen kopuruaren arabera ordenatuta 17, 9, 6, 3, y 2 aipamen jaso badituzte hurrenez hurren, esan daiteke bere H indizea 3 dela.
H indizean oinarritutako datuekin, Google Scholarrekargitalpenen H5 indizea edo ih5 ematen du, horretarako kontaketa egindako aurreko urtetik hasita azken bost urte oso naturaletan lortutako aipamenak kontatuz, artikuluaren argitaratze data edozein izanda ere.Metrikak Google Scholarren indexatutako artikulu guztien aipamenetan oinarritzen dira data jakin bat arte.
Google Akademikoak aldizkarien ranking bat ematen du argitaratzen den hizkuntzaren arabera: lehen 100 argitaratze nagusien gailurra da, hizkuntza bakoitzean eragin nagusia duten 100 aldizkariak, bere h5 indizea eta h5-batez bestekoaren bidez ordenatuta agertzen dira. Gaur egun ez du aldizkariak bere argitaratze herrialdearen arabera multzokatzen uzten.