Aurkezpena
MONDRAGON UNIBERTSITATEAREN BIBLIOTEKA
Mondragon Unibertsitatearen Biblioteka, berez, Ikaskuntza, irakaskuntza eta ikerkuntzarako Baliabide Zentro bat ez ezik, Unibertsitate osoaren funtzionamenduarekin eta kudeaketarekin lotutako jardueretarako zentro bat ere bada. Gure misioa da informazio baliabideak hedatzea, eta Unibertsitatean ikaskuntza prozesuak garatzeko eta ezagutza sortzeko behar diren baliabide teknologikoak jendearen esku jartzea.
Guztira, 2.782 m2 dauzkagu lau fakultatetan banatuta. Biblioteka guztiok haririk gabeko sarea daukagu. Gurean, zeure esku dauzkazu 580 lan eremu, bakarkako eta talde lanerako 15 gela, sarbide libreko langela bat, 130 PC, eskanerrak, fotokopiagailuak, inprimagailuak eta ikus-entzunezko ekipamenduak. Gainera, badaukagu zerbitzu bat ekipamendu informatikoak (eramangarriak, tabletak…), ikus-entzunezko ekipamenduak (bideo kamerak, argazki kamerak…) eta prestakuntzarako beharrezkotzat jotzen ditugun beste material batzuk maileguz emateko.
Gure bilduma
Gure bilduma paperezko 120.000 liburuk eta 15.649 liburu elektronikok osatzen dute; gainera, paperezko 950 aldizkako argitalpenen harpidedun gara, formatu digitaleko 5.200 aldizkaritarako sarbidea edukitzeaz gain.
Horrez gain, Bibliotekako webgunetik honako hauetara sar zaitezke: informazio zientifikoko atari nagusietara, gure bilaketa-tresnara, Bibliotekaren katalogora, erreserbak egiteko programara, eta kudeatzaile bibliografikoetara, beste baliabide eta zerbitzu batzuen artean.
Gure guneak
Mondragon Unibertsitatearen Bibliotekan zerbitzu horiek guztiak ematen ditugu lau zentro hauen bidez:
- Donostiako Basque Culinary Center-BCCko Biblioteka, zientzia gastronomikoen arloan espezializatuta dagoena.
- Enpresagintza Fakultateko Biblioteka, Oñatin, Bidasoan eta Bilbon, ekonomia , enpresa eta ekintzailetasun arloan espezializatua.
- Arrasateko Goi Eskola Politeknikoko Biblioteka, ingeniaritzen arloan espezializatua.
- Eskoriatza eta Aretxabaletako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko (HUHEZI) Biblioteka, hezkuntza, komunikazio eta humanitate arloetan espezializatua.