Biblioteka eta zure curriculuma

ZURE CURRICULUMA

Biblioteka arduratzen da Unibertsitatearen ekoizpen zientifikoa biltzeaz, zaintzeaz eta zabaltzeaz, baita C.V. aplikazioaren ekoizpen zientifikoaren atala automatikoki elikatzeaz ere. Hala, bibliotekak informazio bibliografikoa aberasten du zure argitalpenen eragin-indizeei buruzko datuekin (JCR, SJR, Web of Science, Scopus, etab.) eta ikerketa-sareei zein zure lankidetzako erakundeei buruzko informazioarekin, etab.

Garrantzitsua da zure ekoizpen zientifikoa edo dibulgaziokoa guri bidaltzea, horrela zure C.V.an ikusaraziko baita.

GEPeko irakaslea edo ikertzailea baldin bazara, mesedez, ondoko formulario erabil ezazu zure dokumentuak bidaltzeko.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko (HUHEZI), BCCko edo Enpresagintza Fakultateko irakaslea edo ikertzailea baldin bazara, jarri harremanetan zure Bibliotekarekin, ahal bada informazio hau bidaliz:

  • Egilearen edo egileen izen-abizenak
  • Materialaren edo dokumentuaren izenburua
  • Materialaren argitalpen edo aurkezpenaren gaineko datuak
  • Dokumentuari edo materialari lotutako ikerketa lerroa(k) edo taldea(k)
  • Dokumentuaren postprint-a: argitaletxera bidalitako dokumentuaren azken kopia zuzendua, baina haren markarik gabe (logoak, esleitutako bolumena, zenbakia, orrialdeak, etab.)
  • Argitalpena bultzatu duen proiektuaren izena, akronimoa eta kodea, egonez gero
  • Proiektua finantzatu duen erakundearen izena, egonez gero

Kontuan izan C.V.en aplikazioko informazioa 24 orduz behin eguneratzen dela.

Gaiari buruzko informazio gehiago edo aholkularitza behar baduzu, jarri harremanetan zure Fakultateko Bibliotekarekin

Joan CV aplikaziora