Bideo eta Irudi-bankuak
JoVE: Ikus-entzunezko eduki zientifikoak
JoVEk kontzeptu zientifikoak eta laborategiko metodoak argitzeko bideo didaktiko erabilgarriak ditu eta baita ikerketa-metodo eta teknologia berrien ikaskuntza eta erreplikazio eraginkorra errazten duten esperimentuen bideoak ere. Baliabide honek ikerketa zientifikoa eta hezkuntza hobetzen lagun dezaketen ikus-entzunezko eduki ugari eskaintzen ditu.
Mugarik gabeko sarbidea honako bildumetara:
- JoVE Journal: Ingenieritza : bideoz osatutako aldizkari zientifikoa, parekoek berrikusia eta PubMed eta Web of Science webguneetan indexatua.
- JoVE Core: Kimika : kimika orokorreko kontzeptuak bideo-ikasgai labur eta ulerterrazetan.
- JoVE Science Education: Ingenieritza bilduma : bioingeniaritza, ingeniaritza elektrikoa, mekanikoa, kimikoa, egiturazkoa, biomedikoa, materialena eta aeronautikoa.
- JoVE Science Education: Fisika bilduma mekanika klasikoa, termodinamika, elektrostatika, magnetismoa, optika, uhinetan oinarritutako oszilazioak eta zirkuitu elektrikoak.
DepositPhotos
Milioika argazki, bektore, bideo eta ilustrazio dituen irudi-bankua. Irudiak editatu eta aldatu egin daitezke, argazkiak edo bektoreak izan. Gogoratu, besteen lan guztiak bezala, zure lanetan erreferentziatu behar dituzula. Irudien erabilerari buruzko zalantzarik izanez gero, berrikusi Lizentzia Kontratua edo jarri harremanetan Bibliotekarekin.
* MGEPeko langileentzat soilik.
Ikusi bideo hau Depositphotosen nola sartu, bilaketak egin eta erabilitako irudiak nola erreferentziatu jakiteko: