Erabiltzailearentzako arreta gunea
Biblioteka zure beharretara orientatuta dagoen zerbitzu bat da. Informazioa eskaintzen dizugu, eta zure bizi akademikoan laguntzen.
Gure kolaborazioa eta laguntza jasotzeko, lau zentro hauek dituzu:
- Donostiako Basque Culinary Center- BCCko Biblioteka, zientzia gastronomikoen arloan espezializatua.
- Oñati, Bidasoa eta Bilboko Enpresa Zientzien Fakultateko Biblioteka, ekonomia eta enpresaren arloan espezializatua.
- Arrasateko Goi Eskola Politeknikoko Biblioteka, ingeniaritzen arloan espezializatua.
- Eskoriatza eta Aretxabaletako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Bilblioteka, hezkuntza, komunikazio eta humanitate arloetan espezializatua.
Biblioteka guztietako sarreran harrera mahai bana daukagu, eta bertan zure beharrei erantzuteko langileak daude. Gainera, beste komunikazio kanal hauek ere erabili ditzakezu gurekin harremanetan jartzeko.