Espazio orokorren araudia
ESPAZIO OROKORREN ARAUDIA
Erabil itzazu espazioak eta zerbitzuak modu egoki eta arduratsuan. Saia zaitez instalazioak aurkitu dituzun moduan uzten, eta jakinarazi egiguzu edozein intzidentzia.
Pertsona guztiok erabil dezakezue biblioteka zerbitzua. Zein kolektibotakoa zaren, modu batera edo bestera eskuratu ahal izango dituzu baliabide eta zerbitzuak:
- Mondragon Unibertsitateko unibertsitate komunitatea (ikasleak, irakasleak, administrazioko langileak eta ikerkuntzakoak).
- Mondragon Unibertsitateko ikasle ohiak (MUkide).
- Unibertsitateaz kanpoko pertsonek bibliotekaren zenbait zerbitzu eskuratu ahal izango dituzte, baldin eta modu egoki eta arduratsuan erabiltzen badituzte.
Zarata neurritsua eta isiltasuna
Lan egiteko eta ikasteko giro egokia egon dadin, zarata maila neurritsu bati eutsi behar diogu derrigorrez, bai biblioteka barruan bai bibliotekarako sarbideetan. Biblioteka bakoitzean badaude taldean lan egiteko diseinatutako espazio batzuk, non zarata maila neurritsu bat egotea onartzen den; eta badaude isiltasunean lan egiteko espazio bereziak ere, non isiltasunak erabatekoa izan behar duen. Mesedez, errespeta itzazu espazio bakoitzaren erabilera ezaugarriak.
Lan eremuak
Erabil itzazu modu arduratsu eta egokian bibliotekan erabilgarri dauden lan eremuak.
Gailu mugikorren erabilera
Edozein gailu mugikor edo elementu teknologiko erabili ahal izango duzu, baldin eta halakoak erabiltzean beste erabiltzaileak molestatzen ez badituzu.
Erabiltzaileen identifikazioa
Bibliotekan dauden pertsona guztiek beren nortasuna adierazi behar dute derrigorrez, bertako langileek hala egiteko eskatzen badiete.
Zigorrak
Arau hauek ez betetzeak bibliotekatik kanporatua izatea ekar dezake.
Erabiltzaile baten jokabideak berekin baldin badakar zerbitzuaren funtzionamendu egokirako eta instalazioen, funtsen nahiz pertsonen osotasunerako arrisku larriren bat, fakultate bakoitzak egoki ikusten duen zehapen prozedura hasi ahalko du.