Irakasle eta ikertzaileentzako prestakuntza
Zure konpetentzia digitalen garapena
Bibliotekak zurekin dihardu, irakasle edo ikertzaile, zure hainbat Konpetentzia Digital garatzeko. Horregatik, hainbat prestakuntza modulu eskaintzen dizkizugu, bai online bai modu presentzialean. Kontsultatu formatu presentzialean aurreikusitako ordutegiak eta saioak. Gainera, edozein unetan informazio pertsonalizatua eska dezakezu zure Fakultateko Bibliotekarekin harremanetan jarrita.
Doktoretza programak atal berezi bat dauka, “Ikerketarako teknika dokumentalak”, zeina Bibliotekako langileek diseinatu eta ematen duten. Doktoregaia bazara, materiala MUdle bitartez eskura dezakezu. Informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan zure Bibliotekarekin.
Horrez gain, Bibliotekak lankidetza aktiboa dauka arlo akademikoarekin eta irakasleekin, prestakuntza arautuaren barruan, ikasleen Konpetentzia Digitalak garatzeko, bereziki informazioa kudeatu eta erabiltzeari dagokionez. Material hori MUdlen eskura dezakezu (esteka).
GBL eta MBLen berrikuspen metodologikoa egiten lagun dizazukeen gida azkar bat eskaintzen dizugu.