Jabetza industriala
Ohiko galderak
- Zer da jabetza industriala?
- Zer babesten du jabetza industrialak?
- Zer ez du babesten jabetza industrialak?
- Jabetza Industrialaren Araudia
- Zer da patente bat?
- Zeintzuk dira patente bat lortzeko eskakizunak?
- Zer da erabilera eredua?
- Zeintzuk dira erabilera eredua lortzeko eskakizunak?
- Non aurkitu Patenteak eta Erabilera ereduen gaineko informazioa?
- Diseinuaren berrikuntzak
- Zeintzuk dira diseinu berrikuntzak babesteko eskakizunak?
- Non aurkitu Diseinu Industrialaren gaineko berrikuntzen informazioa?
- Nola babesten da Identitate korporatiboa?
- Non aurkitu marken gaineko informazioa?
Zer da jabetza industriala?
Jabetza industrialak industria munduarekin erlazionatutako sorkuntza ez-materialen gaineko eskubideak erregulatzen ditu. Babestutako sorkuntzen gaineko esklusibotasun eskubideak izateko aukera bermatzen du, benetako jabetza eskubideak bezala ziurtatzen dira eta eskubideak dituenari zeinek eta zelan erabili erabakitzeko ahalmena ematen dio.
Jabetza industrialeko eskubideak Patente eta Marken Espainiako Bulegoa-k ematen ditu eta Espainian eskuduntza dauka eskubide hauek estatu mailan babesteko.
Zer babesten du jabetza industrialak?
Espainian Jabetza Industrialeko eskubide mota ezberdinak daude babesten dituzten sorkuntzen arabera.
Hauek dira sorkuntza mota nagusiak:
- Berrikuntza teknikoak: asmakuntza baten efektu teknikoa babesten dute, ez bere kanpoko itxura. Patenteak eta Erabilera Ereduen bidez babestuak daude. Titulu hauen bidez administrazioak asmatzailearen egile izaera onartzen du eta esplotatzeko monopolioa eskaintzen dio.
- Berrikuntzak diseinuan: produktu baten kanpoko itxura babesten dute, ez bere eragin teknikoa. Bi edo hiru dimentsiotan izatearen arabera izen ezberdina ematen zaie: bi dimentsiotan marrazki industrialak eta hiru dimentsiotan eredu industrialak.
- Korporazio identitatearekin erlazionatutakoak (zeinu bereizgarriak). Markak, produktu edo zerbitzu bat identifikatzen dutenak, eta Izen Komertzialak, pertsona fisiko edo juridikoak identifikatzeko erabiltzen direnak.
Jabetza industrialak produktu erdieroaleen topografiei babes juridikoa eskaintzen die, geruzen trazatuaren eskema eta elementuak babestuz, eta baita bere hiru dimentsiotako banaketa eta bere interkonexioak ere. Bere “topografia” osatzen duen guztia.
Zer ez du babesten jabetza industrialak?
Ez dira babesten sortzailearen pertsonalitatea adierazten duten baina seriean edo mekanismo industrialen bidez egiten ez direnak, hau da, “sorkuntza bakarrak” deitutakoak.
Jabetza industrialak ez ditu babesten metodo matematikoak, teoria zientifikoak, klonazio prozedurak edo gizakiaren aldaketa genetikoak, nahiz eta azken hauek landareen kasuan bai babesten diren.
Jabetza Industrialaren Araudia
Jabetza industriala estatu, komunitate eta nazioarte mailan arautua dago. Komunitate eta nazioarteko araudiek herrialde eta estatuen legeak bateratzeko joera dute.
Espainian, jabetza industriala hurrengo araudi honen bidez erregulatzen da:
Asmakuntzak babesteko:
- 2015/24 Legea, uztailaren 24koa, patenteena: asmakuntza patenteen, erabilera ereduen eta medikamentu eta landareen osasunerako produktuen babeserako ziurtagiri osagarrien gainekoa.
Lege gehiago kontsultatu dezakezu hemen: OEPM
Markak eta beste zeinu bereizle batzuk babesteko
- 2001/17 Legea, abenduaren 7koa, Markena: Merkatuan eskainitako antzeko produktuak bereizi ahal izateko konbinaketa grafiko eta/edo izenenak babesten ditu.
Lege gehiago kontsultatu dezakezu hemen: OEPM
Diseinu industriala babesteko (marrazkiak eta eredu industrialak)
- 2003/20 Legea uztailaren 7koa, Diseinu Industrialaren babes juridikoa: Industrialki sortu eta ekoiztutako produktuen kanpoko itxura babesten du.
Lege gehiago kontsultatu dezakezu hemen:OEPM
Zer da patente bat?
Patente bat estatuko administrazioak emandako titulu bat da eta bere bidez eskatzaileari sorkuntzaren egilea izatea, erabiltzeko monopolioa eta esplotazio eskubide esklusiboa errekonozitzen zaio, hau da, produktua ekoiztu, saldu edo erabiltzeko eskubidea estatu horren marko geografiko zehatzean.
Monopolioa eskaera egiten duenarentzako izango da soilik, bere sortzaile zuzena edo besterik gabe eskatzailea izanda ere (pertsona, enpresa edo erakunde bat izan daiteke), eta epealdi jakin baterako izango da estatu bakoitzaren araudiaren arabera. Espainian, herrialde askotan bezala, patentearen iraupena hogei urte luzaezinekoa da eta eskaera aurkezten den datatik hasten da kontatzen. Emandako patentea argitaratzen denean sartzen da indarrean.
Informazio gehiagorako WIPO kopatenteei eskainitako sekzioa kontsultatzea gomendatzen dizugu http://www.wipo.int/patents/es/faq_patents.html
Zeintzuk dira patente bat lortzeko eskakizunak?
Patente titulua lortzeko asmakuntza tekniko batek baldintza batzuk bete behar ditu, laburbilduz: bere erabilera, bere berrikuntza, bistakoa ez izatea eta materia patentagarria izatea.
Zer da erabilera eredua?
Erabilera eredua, patentea bezala, estatu administrazioak ematen duen titulu bat da, eskatzaileari asmakuntzaren egile izatea errekonozitzen dio, erabiltzeko monopolioa eta esplotatzeko eskubide esklusiboa.
Patenteak eta erabilera ereduak oso antzekoak izan arren, erabilera ereduak patenteak baino maila txikiagoko asmakuntzak babesteko erabiltzen dira, aurrez azaldutako patentatzeko irizpide guztiak ez betetzea gerta daitekeen berrikuntza txikiagoetarako. “Patente txikiak” deitu ohi zaie.
Babesaren iraupen epea patenteena baino motzagoa da eta herrialde batetik bestera aldatu egiten da. Espainian 10 urtekoa da erabilera eredu baten iraupena , eta patentearena, berriz, 20koa.
Zeintzuk dira erabilera eredua lortzeko eskakizunak?
Erabilera ereduaren titulua lortzeko eskakizunak ez dira patenteenak bezain zorrotzak, baina ezinbestekoa da erabilgarritasuna, izaera praktikoa eta ezaugarri berriak izatea.
Non aurkitu Patenteak eta Erabilera ereduen gaineko informazioa?
Patenteen erregistroak publikoak, doakoak eta kontsultagarriak izaten dira eta eskakizunak, erreklamazioak eta patenteen eta erabilera ereduen kontzesioak kudeatzen dituzte.
Datu baseen artean hurrengo hauek nabarmentzen ditugu:
- Invenes: Web espainiar asmakuntzen datu basea, Interpat eta Latipat bateratzen dituena.
Interpat: alde batetik 1826tik 1878ra arteko Pribilegio Errealen bibliografia datuak dauzka; bestaldetik, 1929 urteko Jabetza Industrialeko Estatutuak bideratutako patenteen dokumentuak eta erabilgarritasun ereduak, baita 1986ko martxoaren 20ko Patenteen Lege berriak bideratutakoak ere. Horretaz gain, europar patenteak eta Espainiari izendatu eta espainiarrez dokumentu bat sortzen duten PCT bidez eskatutako patenteak ere. 1988tik BOPIn argitaratutako irudiak sartzen ditu, baita dokumentu osoak ere.
Latipat: Latinoamerikako 18 herrialdetako informazioa dauka.
- Espacenet: patente europarren testu osora ematen du sarbidea, nazioarteko patente eskaeren bulegora (WIPO) eta Worlwide bildumara, 90 herrialde baino gehiagotako patenteen gaineko informazioaz.
- UPSTO: (United States Patent and Trademark Office): Estatu Batuetako Patente eta Marken Bulegoko datu basea.
Diseinuaren berrikuntzak
Diseinu industriala produktuaren itxuraren edo bere apainketaren ezaugarrien berrikuntza berri bat bezala ulertzen da. Sorkuntzen kanpoko itxura babesten dute eta ez bere eragin teknikoa. Izan daitezke:
- marrazki industrialak, ilustrazioak edo bi dimentsioko marrazkiak.
- hiru dimentsioko objektu baten eredu industrialak, formak edo diseinuak.
Diseinu industriala babesteko tituluak eskatzaileari produktu osoaren edo zati baten kanpoko itxuraren gaineko eskubide esklusiboak ematen dizkio.
Babesaren iraupena, erregistratu ondoren, bost urtekoa da eta aurkeztutako datatik kontatzen da, berritu egin daiteke 5 urtero gehienez ere 25 urte arte.
Zeintzuk dira diseinu berrikuntzak babesteko eskakizunak?
Babestuak izateko diseinuak bete behar dituzten eskakizunak berrikuntza eta originaltasuna dira: berriak izan behar dira eta izaera berezia izan.
Non aurkitu Diseinu Industrialaren gaineko berrikuntzen informazioa?
Diseinuen Erregistroa publikoa, kontsulta libre eta doakoa da, izan ere, herrialde bakoitzean babestutako diseinuen datuak biltzen dituzten datu baseak daude. Euren artean nabarmentzen ditugunak:
- DISEINUAK: INVENESen sartuta, 1966tik aurrerako eredu, marrazki eta diseinu industrialen bibliografia datuak dauzka, eta 1998tik BOPIn argitaratutako irudi publikoak ere badauzka. 150.000 erreferentzia baino gehiago ditu. Bilaketa Eredu, Marrazki eta Diseinu Industrialen espedienteen bibliografia datuetan egingo da. Emaitzak Eredu eta Marrazki Industrialen irudiak eta Diseinu Industrialentzako diseinuak eta ikuspegiak aterako ditu.
- E-SEARCH PLUS: proporciona información exhaustiva sobre marcas, dibujos y modelos, titulares, representantes y boletines. Permite efectuar búsquedas rápidas y eficientes en las bases de datos de la EUIPO (European Union Intellectual Property Office)<}0{>https://euipo.europa.eu/eSearch/marka, marrazki eta ereduak, titularrak, ordezkariak eta boletinen informazio zehatza ematen du. EUIPOren (European Union Intellectual Property Office) datu baseetan bilaketa azkarrak eta eraginkorrak egitea ahalbidetzen du.
- DESIGN VIEW: sarbide puntu zentralizatu honen bidez parte hartzen duten Bulego nazional orotan erregistratutako marrazkia edo ereduaren gaineko informazioa ikusarazten da. Marrazki edo eredu hau parte hartzen duten bulego nazionaletakoa izan daiteke, aurkezpen bakarreko formatu batean, datuen jatorriaren bulegoa edozein izanda ere.
Marrazki edo ereduen bilaketa tresna parte hartze duten bulegoen erregistroen datuetan, OMPI eta EUIPOn oinarrituko da.
- HAGUE EXPRESS: bibliografia datuak dauzka, eta horiei lotuta 1999ko akta edo eta Hayako moldaketen 1960ko aktak osorik edo zati batean bideratutako erregistroak, zein 1999/1 zenbakitik aurrera Nazioarteko Erregistroan erregistratutako eta Nazioarteko Marrazki eta Ereduen Buletinean argitaratutako erreprodukzio, marrazki eta eredu industrialak. Iraungitako nazioarteko erregistroak ez dira kentzen datu basetik.
Informazio gehiagorako kontsultatu diseinu industrialen atala OEMPn:
Nola babesten da Identitate korporatiboa?
Identitate korporatiboa babesteko tituluek eskatzaileei euren sinbolo identifikatzaileak trafiko komertzialean erabiltzeko eskubide esklusiboak ematen dizkie.
- Marka: merkatuan produktu edo zerbitzu bat bereizten duen bereizgarria edo seinalea da. Bere erabilera eskubidea bere ekoizlearena da soilik. Marka baten babesa hamar urterako ematen da eskaera aurkeztu den datatik kontatuta eta hamar urtero berritu ahal izango da nahi beste aldiz, horretarako tasa batzuk ordainduta.
Markak, babes geografikoaren arabera, nazionalak, nazioartekoak, europarrak etab. izan daitezke.
- Izen komertziala: mugimendu komertzialean enpresa bat identifikatzen duen izena da. Identifikatzeko eta jarduera ekonomiko berdina edo antzekoa duten beste enpresa batzuetatik bereizteko erabiltzen da.
Babesak 10 urteko iraupena dauka, bere eskaera datatik. Muga barik berritu daiteke eta horretarako tasa batzuk ordaindu behar dira etapaka.
Non aurkitu marken gaineko informazioa?
Marken Erregistroa publikoa eta doakoa da.
Marka nazionalen bilatzailea: eskatutako marka nazional, izen komertzial, establezimendu errotulu eta Espainia izendatzen duten nazioarteko marken zerrenda bat eskuratzea ahalbidetzen du, erregistratuak edo ezeztatuak. EBko markak bilatzeko aukera ematen du Europar Batasuneko Jabetza Intelektualaren Bulegora egiten den loturan sartuz.
TMview: sarbidea 60 herrialde baino gehiagotan dagoen marken gaineko informaziora.
Informazio gehiagorako kontsultatu OEMPn zeinu bereizgarrien atala.
Laguntza edo informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan zure Bibliotekarekin.