Maileguak, erreserbak eta dokumentuen berriztapena

Galdera nagusiak

Nork erabil dezake mailegu zerbitzura?

Unibertsitate komunitateko kide guztiok eta Bibliotekaren erabiltzaile egiaztatuak zaretenok mailegu zerbitzua erabili ahal izango duzue.

Zure fakultatean ez dagoen dokumentu bat behar izanez gero, dokumentu hori eskuratzeko zure Bibliotekarekin jar zaitezke harremanetan bidalketa bertatik kudea dezaten; edo bestela dokumentua dagoen bibliotekara gerturatu zaitezke.

Zenbat dokumentu eta zenbat egunetarako?

Erabiltzaile mota

Liburu kopurua

Mailegu epea

Graduko ikasleak

6

15 egun natural

Graduondoko, master eta doktoretzako ikasleak

15

60 egun natural

Ikasle ohiak

3

10 egun natural

MUko langileak (II eta AZL)

45

365 egun natural

MUko kanpo irakasleak

45

365 egun natural

Behar berezirik badaukazu, epeak aldatu egin daitezke. Jar zaitez zure bibliotekarekin harremanetan

Zer dokumentu ezin dira maileguz hartu?

“Maileguz kanpokotzat” jotzen dira erreferentzia lanak (hiztegiak, entziklopediak), aldizkako argitalpenak (aldizkariak) eta Bibliotekak halakotzat jotzen dituenak.

Nola erreserbatu dokumentu bat (liburu bat, dvd bat, cd bat..)?

Dokumentuak erreserbatzeko eskaera Bibliotekaren katalogotik eska dezakezu, "Erabiltzailearentzako zerbitzuak" atala aukeratuz.Gainera, zure Bibliotekarekin harremanetan jarrita ere egin ditzakezu erreserbak, ohiko bitartekoen bidez.

Gogora ezazu dokumentua katalogoan “Eskuragarri” baldin badago, apalategian egongo dela; beraz, ezin izango duzu erreserbatu, baizik eta zuzenean maileguz hartu.

Nola berritu edo bueltatu zure maileguak?

Maileguz hartutako materialak zure bibliotekara helarazi behar dituzu, adierazitako datan edo aurreko egunetan. Zure mailegua berritu ahalko duzu baldin eta beste erabiltzaile batek material hori eskatu ez badu. Berritzeko, Bibliotekaren katalogora jo dezakezu eta "Erabiltzailearentzako zerbitzuak" atala aukeratu, edo bestela zure bibliotekarekin harremanetan jar zaitezke ohiko bitartekoenbidez