Mondragon Unibertsitatearen ikerketa-datuetara Sarbide Irekia izateko Politika instituzionala
Mondragon Unibertsitatearen ikerketa-datuetara Sarbide Irekia izateko Politika instituzionala
1. Testuingurua
Ikerketa datuetarako Sarbide Irekiko politika instituzionalen xedea datu hauen irisgarritasuna, ikusgaitasuna, eragina eta berrerabilera areagotzea da.
Zientzia Irekiaren testuinguruan, ikerketa-datutzat hartzen dira ikerketarako lehen mailako iturri gisa erabiltzen diren zenbaki- eta testu-erregistroak, irudiak eta soinuak eta, orobat, komunitate zientifikoak ikerketa-emaitzak baliozkotzeko ontzat ematen dituen datuak (estatistikak, esperimentuen emaitzak, neurriak, landa-lanaren ondoriozko oharrak, inkesten emaitzak, elkarrizketen grabazioak, irudiak…).
Mondragon Unibertsitateak konpromisoa dauka Zientzia Irekiarekin, eta Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren 17/2022 Legea, Unibertsitate Sistemaren 2/2023 Lege Organikoa, Zientzia Irekiaren Estrategia Nazionala (ENCA) eta Europar Batasunaren Horizon Europa Ikerketarako eta Berrikuntzarako Esparru Programa erreferentzia gisa hartuta egin du ikerketa-datuetarako sarbide irekiari buruzko politika instituzional hau.
2. Helburua
Politika honen helburua ikerketa-datuetarako Sarbide Irekia sustatzea da, eta, horretarako, Mondragon Unibertsitateko kideen ikerketa-datuak irekian argitaratzeko zenbait ildo ezarri nahi dira.
3. Aplikazio-eremua
4. Ikerketa-datuak argitaratzeko politika
- Funts publikoekin finantzatutako ikerketa proiektuetan, izan nazionalak zein nazioartekoak, sortutako datuak unibertsitatearen sarbide irekiko biltegian gordailutu behar ditu eta, halaber, eta, proiektuak arautzen dituen deialdiak, programak edo planak hala ezartzen duenean. Irekian argitaratzetik salbuetsita daude konfidentzialtasunari, segurtasunari, babesari eta abarri lotutako datuak edo lortutako emaitzen merkataritza-ustiapenerako beharrezkoak izan daitezkeen datuak. Finantzaketa ez-publikoa duten proiektuei lotutako datuak ez dira irekian argitaratu behar.
- Ikerketa-datuak irekian biltegi instituzionalean gordailutzearen arduraduna da edo erakundeak bere esku jarritako euskarrietan, beranduenez, ikerketa amaitzean. Gainera, ikerketa-datuak irekian argitaratu ahal izango ditu egoki ikusten duen diziplinarteko biltegietan edota espezializatuetan.
- Oso-osorik, erantzukizunez eta segurtasuna bermatuz bildu, dokumentatu eta gorde behar ditu datuak. Behin datuak argitaratuta, bilatzen errazak, irisgarriak, elkarreragingarriak eta berrerabilgarriak izan behar dute (FAIR, ingelesez).
- Lizentzia ez-esklusibo bat lagako dio derrigorrez Mondragon Unibertsitateari, datuak irekian gordetzeko dauzkan euskarrietan gorde eta banatu ditzan.
- Berrerabilera zabaleko lizentzia batekin argitaratu beharko ditu datuak irekian; esate baterako, Creative Commonsen CCO edo CC BY lizentziekin.
- Datu pertsonalei dagokienez, anonimo egin beharko dira eta, argitalpenerako, Mondragon Unibertsitateko Ikerketa-batzorde Etikoaren baimena izan beharko du edo inplikatutako pertsonen baimen esplizitua izan beharko du.
- Ikertzaileek, besteren datuak berrerabili dituztenean, datu horiek erabiltzeko baimena lortu behar dute, eta datuen jabeak ezarritako erabilera-baldintzak errespetatu behar dituzte.
- Ikerketan lorturiko datuak kudeatzean, kontuan hartuko du politika hau, aplikatzekoak diren arau eta legeak, printzipio etikoak eta erakunde finantzatzailearekin edo kontratu-harremanean adosturiko baldintzak.
- Ikertzaileen esku jarriko ditu politika hau bideratzeko baliabide eta euskarri guztiak.
- Datuen artxibatze delegatua egingo du, Biblioteka Zerbitzuaren bitartez, eta artxibatze horretarako prozedura espezifikoak diseinatuko ditu.
- Identifikatzaile iraunkorrak (DOI, URI…) esleituko dizkie gordailuan argitaratutako datu-multzoei edo ikerketa-emaitzei (Dataset).
- Prestakuntza eta babesa emango die ikertzaileei, Biblioteka Zerbitzuaren bitartez, beren datuen kudeaketa legeen, erakunde finantzatzaileen eta bestelako araudi garrantzitsuen araberakoa izan dadin.
- Datuak gordeko direla bermatu behar du, sarbide publiko iraunkorra ziurtatuz.
- Behar den guztia egingo du Mondragon Unibertsitateko ikerketa-datuak ikusgai egon daitezen, estatu mailako zein nazioarteko arau eta irizpideei jarraituz eta metadatuen trukerako protokolo eta estandarrak erabiliz, edukien ikusgaitasuna eta elkarreragingarritasuna areagotzeko.
- Datuak irekian argitaratzea beste esparru akademiko batzuetan ere sustatuko du; esate baterako, irakaskuntzan eta kultura-kudeaketan eta -ondarean.