Nola egin lan akademiko bat
NOLA EGIN LAN AKADEMIKO BAT GIDA
Bibliotekak lan akademikoak egiten laguntzeko gida hau jartzen du zure eskura, idatzizko lanak osorik (diseinua, plangintza, idazketa, aurkezpena eta zabalkundea) egiteko prozesua jasotzen duen tresna argia, praktikoa eta eskuragarria eskaintzeko helburuarekin.
Gida honen helburua da praktika akademiko onak sustatzea prestakuntza-maila guztietan, eta funtsezko alderdi hauek jasotzen ditu:
- Zure lana pausoz pauso: prozesuaren faseak
- Lan akademiko baten oinarrizko egitura.
- Idazteko irizpideak, estiloa eta alderdi formalak.
- Aipamenak, erreferentzia bibliografikoak eta bibliografiaren idazketa.
- Plagioa saihesteko eta jabetza intelektuala errespetatzeko gomendioak.
Laguntza edo informazio gehiago behar baduzu, edo/eta ekarpen edo iradokizunekin lagundu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan zure Bibliotekarekin.