Sarbide irekiko materialak

SARBIDE IREKIKO BALIABIDEAK

HEZKUNTZA BALIABIDE IREKIAK (HBI)

Hezkuntza Baliabide Irekiak (ingelesez OER, Open Educational Resources) irakaskuntza, ikaskuntza eta ikerketarako materialak dira, edozein euskarritan, euskarri digitalean edo beste edozein euskarritan, eta askotariko baliabideak dituzte: testuliburuak, ikastaro osoak, irudiak, infografiak, bideoak, ebaluazio-jarduerak eta irakaskuntzan eta ikaskuntzan erabiltzeko diseinatutako beste edozein hezkuntza-material.

Doan eskura daitezke eta berrerabili (erabiliak, egokituak, murrizketarik gabe partekatuak edo lizentzia irekiaren araberako zenbait muga dituztenak, gehienak Creative Commons lizentziaren batekin eskaintzen baitira).

Izan ere, Hezkuntza Baliabide Irekien  eta beste edozein hezkuntza-baliabideren arteko aldea lizentzia da; irekian dauden hezkuntza-baliabideek lizentzia bat dute, eta lizentzia horrek berrerabiltzea errazten du, aldez aurretik egileari edo eskubideen titularrari baimenik eskatu beharrik gabe.

Infografia REA: Recursos Educativos Abiertos  

Non aurkitu HBIak?

Hainbat baliabide daude HBIetarako sarbidea errazten dutenak:

Estatuan:

Procomún (hezkuntza baliabide irekien sarea) : modu estandarizatuan (LOM-ES) eta Creative Commons lizentziapean sailkatutako eta katalogatutako ikasketa-baliabideak aurkitzeko plataforma.ç

Nazioartean:

  • Gordailu digitalak: hezkuntzakoak, hala nola OER Commons, Merlot (unibertsitate mailako irakaskuntza-baliabideak trukatzeko biltegi eta komunitate irekia), Open StaxCNX, Open Learn eta beste gai batzuen ingurukoak, hala nola TESSA (TeacherEducationin Sub-Saharn)
  • Atariak, sareak eta taldeak: OER Knowledge Cloud (HBIen inguruko UNESCO eta Commonwealth of Learning argitalpenen ataria); Open education Europe (Europako Batzordearen ataria)

Nola berrerabil ditzakegu aurkitutako HBIak?

Erabil ditzakezu:

  • Bere horretan, inolako aldaketarik egin gabe. Kasu honetan, gogoratu erabiltzen duzun materialaren egilea aitortu behar duzula beti.
  • Baliabide eratorriak sortzeko, beste testuinguru batzuetara egokitzeko, beste hizkuntza batzuetan. Berretsi jatorrizko materialak baduela berregokitzapenak egitea baimentzen duen lizentzia ireki bat erabilera komertziala edo ez-komertzialarekin  (CC BY, CC BY-SA, CC BY-NC, CC BY-NC-SA), eta gogoratu jatorrizko egileak aipatu behar direla.
  • Baliabide berriak sortzea, lehendik dagoenen bat oinarri edo inspirazio gisa hartuta. Jatorrizko materialak obra eratorri bat sortzeko lizentzia irekia duela berretsi, eta, obra berriari jatorrizkoak arautzen duen lizentzia bera ematera behartzen duen edo ez (CC BY, CC BY-SA, CC BY-NC). Gainera, ez ahaztu jatorrizko egileak aipatzea.

BESTE BALIABIDE BATZUK

Beste hezkuntza-baliabide batzuek ere sustatzen dute ikasteko materialak modu librean, doan eta formatu digitalean argitaratzea eta zabaltzea.

Open Course Ware (OCW)

MITek sustatutako nazioarteko ekimen bat da, eta mundu osoko irakasle taldeek sortutako ikaskuntzarako objektu eta material didaktiko digitalak eskaintzen dizkizu, sarbide irekiarekin eta modu iraunkorrean. Helburu nagusia ezagutza partekatzea da irakasle, akademiko, ikasle eta orokorrean unibertsitateko nahiz kanpoko komunitatearen artean.

Sarbide libreko irakasgai edo kurtso tematikoen eran aurkezten dira. Ez da matrikulazioa egin behar edukietan sartzeko, eta ez da inolako egiaztagiririk ematen edukietan sartzeagatik. Gehienetan, irakasgai bakoitzerako gomendatutako material didaktikoak, ariketak, azterketak eta bibliografia biltzen dituzte.

Baliabide didaktiko eta ikaskuntza objektu horiek eskuratu eta bistaratzeko aukeraz gain, gehienek Creative Commons lizentziak dituzte eta horregatik materialak erabiltzeko aukera ematen dute. Material jakin bati eman ahal zaizkion erabilerak zehatz-mehatz ezagutu nahi badituzu, kontsultatu materialaren argitalpenari dagokion lizentzia mota.

Irakasle bezala aurkitzen dituzun materialek arlo hauetan lagun diezazukete:

  • Zure ikasgaien planifikazioa: materialek irakaskuntza programa izaten dute barruan, gaiak, helburu pedagogikoak, etab.
  • Zure ikasgaien edukien sorkuntza eta eguneratzea: materialek ikus-entzunezko edukiak, dokumentuak, gomendatutako bibliografia, intereseko errekurtsoak etab. izaten dituzte.
  • Zure ikasgaientzako jarduera pedagogikoak sortzea: materialek ariketak, azterketak, probak, praktikak etab. izaten dituzte.

Bibliotekak hau gomendatzen dizu:

Estatu mailan:

  • MDX: (MDX) Parte hartzen duten unibertsitateen material eta errekurtso digitalen baliabide kooperatibo bat da (Universitat de Barcelona, Autònoma de Barcelona, Politècnica de Catalunya, Pompeu Fabra, Universitat de Girona, de Lleida, Universitat Rovira i Virgili, Universitat Oberta de Catalunya, Universitat Jaume I eta Universitat de Vic). Material gehiena sarbide irekian dago, nahiz eta Unibertsitateko erabiltzaileei mugatutako beste batzuk ere badauden. Besteak beste, komunitate eta bilduma edo materialen bidez sartu zaitezke.

Nazioarte mailan:

  • MIT OCW: Massachussets Institute of Technologyk (MIT) sortutako irakaskuntzako materiala eta ikasteko objektuen gordailua.
  • The Open Education Consortium: Hezkuntza irekiko kontsortzioaren plataforma, mundu guztiko 100 unibertsitate baino gehiagok libreki eta doan irakaskuntzako eta ikasketako materialak partekatzen dituzten plataforma.
  • OCW Europe: Plataforma europearra Open Education Consortium-en unibertsitate parte-hartzaileak dituena.

MOOC (Massive Open Online Course)

Massive Online Open Courses-en akronimoa, sareko ikastaro ireki eta jende askorentzakoa da, internet bidez eskaintzen da, doakoa eta egiteko interesa duen eta izena ematen duen edozein pertsonari zabalik dago, hala ere, beti ez dira eskaintzen materialak berrerabiltzeko lizentzia ireki baten pean. MOOCak ez dira beti zabalik egoten eta data jakinetan eskaini edo aktibatzen dira. Izena ematea eskatzen dute, doakoa den arren. Ikastaro hauek eskaintzen dituzten erakunde batzuek ikastaroa amaitu duten eta nahi duten pertsonei ziurtagiriak ematen dizkiete.

Mundu osoko Unibertsitateetan sortutako MOOCak biltzen dituzten plataformak badaude:

  • Miríada X: online ikastaro gehienak gaztelaniaz eta portugaldarrez eskaintzen ditu. Unibertsitate iberoamerikarrek bultzatua da.
  • Coursera: nazioarteko 130 erakunde baino gehiago dituen plataforma, batez ere Estatu Batuetakoak. Online bidezko doako ikastaroak eskaintzen ditu, ingelesez eta batzuk gaztelaniaz ere bai.
  • FuturelearnErresuma Batuko Open Universityk bultzatua. Online bidezko ikastaroak eskaintzen ditu batez ere ingelesez.
  • edXMassachussets Institute of Technologyk (MIT) bultzatua Harvard eta Berkeleyko unibertsitateekin beste batzuen artean. Online bidezko ikastaroak eskaintzen ditu batez ere ingelesez.

Micro MOOC 2019

Mondragon Unibertsitateko Bibliotekak zientzia irekiari buruzko doako online kurtso honetan parte hartu zuen Estatuko beste 16 unibertsitaterekin, Ikerketa Zientifikorako Kontseilu Gorenarekin (CSIC) eta beste 5 kolaboratzaile europarrekin batera. MikroMOOC-a Twitter bitartez egin da, Sarbide Irekiaren Nazioarteko Astea dela eta, eta lerro tematiko hauek kontsulta ditzakezu: