CIRCULARSTART INTO BUSINESS Negozio zirkular berrietarako gaikuntza
Proiektua
CIRCULARSTART INTO BUSINESS Negozio zirkular berrietarako gaikuntza
Helburuak
Startupek eta ekintzaileek jasangarritasunaz, ekonomia zirkularraz eta haien aukerei buruz duten ezagutza eta gaikuntza eskasa hobetzea. Ekintzaile gutxi batzuk ari dira berrikuntza jasangarriak merkaturatzen, eta jasangarritasunaren arloko inkubagailu bakan batzuk. Beraz, prozesua nabarmen indartu beharra dago.
Startupen jasangarritasunari eta zirkulartasunari buruzko trebakuntza jasotzeko laguntza eman behar zaie inkubagailuei, trebatzaileei eta aholkulariei, baliabide hauek erabiliz:
- Gida interaktibo bat, negozioaren edo negozio-ideiaren zirkulartasun-maila ebaluatzeko.
- eLearningeko trebakuntza-materialak, startupen gaitasun zirkularrak areagotzeko, batetik, eta, bestetik, haien negozio-ereduei dagozkien jasangarritasuneko eta ekonomia zirkularreko alderdiak ebaluatu eta hobetzeko.