Data Analytics Prestakuntza
Proiektua
Data Analytics Prestakuntza
Helburuak
Datuaren kultura sustatzea erakundean, jakintza-arlo horretako tresnen eta metodologien ezagutza eta erabilgarritasuna sortuz.
Prestakuntza-programa pertsonalizatu bat diseinatu da, bi fase dituena: kontzeptuala eta praktikoa. Fase kontzeptualean, ibilbide bat egiten da datuaren bizi-zikloan zehar, eta haren potentzialtasunak, tresnak eta prozesuak aurkitzen dira. Fase praktikoan, fase kontzeptualean ikasitakoa aplikatzen da, programako parte-hartzaileen jarduera-eremuko erabilera errealeko kasuak ebatziz.
Programa honek onura ugari ekarri dizkio erakundeari, arlo teknologikoei lana kendu baitzaie, eta negozio-arloei autonomia eskaini baitzaie beren funtzioak betetzeko. Gainera, erakunde gainbegiratzaileen aintzatespena jaso dute, erakundean dagoen datuaren kultura sakonagatik, jakintza-arlo horri organo erregulatzaileek eman nahi dioten bultzadarekin guztiz bat datorrena.