DEKOCIRCULAR
Proiektua
DEKOCIRCULAR: DISEINU EKOSOZIAL ARDURATSUKO ALTZARIAK DISEINATZEA ETA FABRIKATZEA HELBURU
Objetivos
Dekosocial ekimenaren hedapen-estrategia zehaztea, balio-kate bat sortzeko, zuraren garrantzia agerian jarri eta gizarte-bazterketako egoeran geratzeko arriskuan dauden pertsonek ekoitzitako diseinuzko altzariak nabarmentze aldera. Hona proiektuaren helburu nagusiak:
- Gipuzkoako enpresen ezaugarri, premia eta aukeretara egokitutako estrategiak diseinatzea. Izan ere, bertako enpresa bat da, eta bertako enpresa eta erakundeekin balio-kate bat eraiki nahi du, hurbiltasuna bermatu eta ingurumen-inpaktua (karbono-aztarna) txikitzeko.
- Lankidetza-sareen sorrera eta garapena sustatzea, eta enpresak haietan parte hartzea. Inguruko enpresak eta/edo eragileak bildu behar dituzte sare horiek, zeinak funtsezkoak baitira eskaintzaren eta eskariaren arteko oreka bermatzen duen balio-kate zirkular bat sortzeko.
Hona zer behar den:
- EAEko altzarien sektorearen arrakastaren funtsezko faktoreak zein diren aztertzea.
- Negozioaren zirkulartasunaren diagnostikoa egitea.
- Helburu estrategikoak zehaztea.
- Negozio-ereduaren garapen jasangarrirako bide-orria diseinatzea eta hedatzea, ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-ikuspegitik abiatuta.