EKOPLASTIC Gipuzkoako kostaldean sakabanaturik dagoen itsasoko zaborraren ekoizpena prebenitzeko protokoloak eta esku-hartze mekanismoak
Proiektua
EKOPLASTIC Gipuzkoako kostaldean sakabanaturik dagoen itsasoko zaborraren ekoizpena prebenitzeko protokoloak eta esku-hartze mekanismoak
Helburuak
Urtero, gutxi asko 11 milioi tona zabor isurtzen dira mundu osoko itsaso eta ozeanoetara. Bizkaiko Golkoko itsasora ere isurtzen denez zaborra, EKOPLASTIC garatzea proposatzen da, arazoa hobeto ezagutu eta zabor-mota horren isurtzeari aurre egiteko.
- Sakon aztertzea itsasora zaborra isurtzearen aurkako prebentzioaz nazioartean dauden protokoloak.
- Ekintza-plan bat martxan jartzea, toki- edo eskualde-mailan esku hartzeko mekanismoak dituena.
Hona zer behar den:
- Euskal kostaldearen egoera hobetzea, itsasoaren plastiko-kutsadurari dagokionez, prebentzioaren alorrean inpaktu zabaleko ekintzak garatuz.
- Lurraldeari laguntzea hondakin plastikoak itsasora isurtzea prebenitzeko eredu eraginkorragoak, efizienteagoak eta jasangarriagoak garatzen.