Employer Branding
Proiektua
Talentua erakartzea eta atzematea
Helburuak
- Aztertzea zenbateko erakargarritasuna duen enpresak lan-merkatuan eta zer iritzi duten hartaz xede-publikoek eta interes-taldeek.
- Enpresaren egungo eta etorkizuneko talentu-beharrak aztertzea: zer, zenbat eta noizko.
- Enpresako pertsonentzako balio-proposamen bat eratzea (PBP).
- Talentua erakartzeko estrategia prestatzea eta hura zehazteko prozesuan laguntzea.
- Estrategia bat eta ekintza-plan bat zehaztea enpresan «enplegatzaile-marka» zabaldu eta ezartzeko.
Hona zer behar den:
- Estrategia proaktibo bat antolatzea, erakarri nahi diren xede-taldeetan marka nabarmentzeko, eta hautaketa-denborak murriztea.
- Talentua erakartzeko eta atzemateko prozesua negozioko barne-eragileekin lotzea, funtsezkoak baitira plangintzarako, marka-enbaxadoreen programak baliatuta.
- Zehaztutako PBParen araberako hautagai-esperientzia eratzea, eta itxaropenak eta beharrak doitzea.
- Enpresako kide izatearen kultura sustatzea, eta barne-talentua fidelizatzeko zer palanka hobetu behar diren identifikatzea eta haiek indartzea.
- Preskriptore- eta bitartekari-mapa bat sortzea, eta haiekin jarduteko ekintza-plan bat antolatzea.
- Eduki-plan bat sortzea, negozioari eta pertsonei dagozkien alderdiak uztartuz, erakundea onlineko kanaletan ezagunagoa izan dadin.