EU4DUAL European University of Dual Studies

Proiektua

EU4DUAL European University of Dual Studies

Helburuak

Klima-aldaketak, deskarbonizazioak, digitalizazioak eta abarrek gizartean eta sektore ekonomiko gehienetan sortzen dituzten erronkak direla medio, lan- eta lanbide-testuinguru berri bat sortuko da. Izan ere, eraldaketari ekiteko, gaitasun eta profil profesional berriak beharko dituzte enpresa-sektore askok. Unibertsitatearen eta enpresen arteko paregabeko lotura da behar horiek asetzeko biderik egokiena.

  • Munduko hezkuntza dualeko erakunde integraturik handiena sortzea.
  • Campus eta diziplina anitzeko erakunde bat, unibertsitatea, industria eta eskualdeak elkarrekin estu uztartzen dituena, industriaren eta gizartearen hiru erronka handiri erantzuna emango diena: lanaren etorkizunari (talentuari), ekonomia zirkularrari, eta osasunari eta ongizateari.
  • Ezagutza sortzea, enpresentzako hiru erronka nagusien gainean: talentua, ekonomia zirkularra eta osasuna
  • Ikasleen eta profesionalen gogobetetze-maila hobetzea, gradudunen enplegagarritasun-maila altuari eustea eta ikasle berriak erakartzea.
  • Ikerketa- eta berrikuntza-jardueren inpaktua hobetzea, eta finantzaketa-aukera berriak eskuratzea.

Inplikatutako enpresak