Finantza-taxonomiak: diagnostikoa eta IGG ekintza-plana
Proiektua
Finantza-taxonomiak: diagnostikoa eta IGG ekintza-plana
Helburuak
EGOERARI ETA INPAKTUARI BURUZKO TXOSTENAK EGITEA
- Txostenak egitea, adierazleak eta matrizeak oinarri hartuta, erreferentzia izan daitezen lurraldeko enpresentzat.
- Jakitea zenbateraino txertatu diren GJHak enpresaren estrategian.
- Jarduera eta lurraldearen jasangarritasunean duen inpaktua neurtzea, eta erabaki hobeak hartzeko esparru bat sortzea.
IGG+ TRESNAK
Tresna bat garatzea, jasangarritasunak enpresarentzat duen garrantziaz gogoeta egiten eta enpresa-eredu jasangarriagoak sortzeko diagnostikoak eta ekintza-planak prestatzen lagundu dezan.
- Atariko gogoeta estrategikoa egitea jasangarritasunaz eta datuen kudeaketaz, sektorekako benchmarkaz baliatuta.
- Materialtasun bikoitza aztertzea hainbat interes-talderekin batera.
- Arlokako diagnostikoa egitea, gai hauetaz: ingurumena, gizartea, pertsonala, giza eskubideak, eta iruzurraren eta eroskeriaren aurkako borroka).
- Hobetze-ekintzak antolatzea: metodologiak, prozesuak, politikak, proiektuak, ziurtagiriak eta abar.