Footplastic
Proiektua
FOOTPLASTIC-Plastikozko Ihes Korporabiboen Monitorizazioa
Helburuak
FOOTPLASTIC-ek, metodologia eta azpiegitura teknologiko bat garatu nahi du, balio-katean zehar gertatzen diren plastiko tekniko industrialeko ihesen 'puntu kritikoak' identifikatzeko eta monitorizatzeko. Proiektu honek, gainera, bildutako hondakin plastiko post-industrialetatik berreskuratutako konposite tekniko berriak sortzeari ekin nahi dio. FOOTPLASTIC-ek, beraz, aukera emango du, kutsadura plastikoari aurre egiteko modu sistematikoan euskal industrian. Horrela, material plastikoak manufaktura industrian berriro sartuz, hauen balorizazioa sustatuko da.
- Ezagutza berria lortu eta sortu hurrengo gaietan: plastikoa ekoizteko eta berreskuratzeko prozesuak, ekonomia zirkularreko eredu berriak, plastiko tekniko industrialeko ihesak monitorizatzeko teknologiaren integrazioa, errebalorizazio prozesuen ziurtapena, eta abar.
- Balio integraleko proposamen berritzaile eta bereizle baten definizioa, diseinua eta konfigurazioa, industria sektorerako eta hondakin plastikoen kudeaketa eta birziklapen sektorerako. Hau guztia, lotuta egongo da, plastikozko ihesak monitorizatzeko erabiliko diren Monitorizazio adimendunarekin, Business Intelligence eta Blockchain-arekin.
- Euskarri teknologikoen hautaketa eta esplorazioa (hardware y software), eta ezarri behar diren espezifikazio teknikoak zein funtzionalak, plastikozko ihesak monitorizatzeko eta aurreikusteko industria soluzio baten konfigurazioan, balio katean zehar.
- FOOTPLASTIC plataformaren diseinua eta garapena. Plataformak, balio katean osoan zehar, plastikozko ihesak neurtzeko, monitorizatzeko eta aurreikusteko funtzionalitate propioak izan beharko ditu. Honek, kontuan hartuko du hondakinen kudeaketa adimenduna, ekonomia zirkularra, lehengaien bizitza zikloa eta abar. Plataformak izan beharko du ere, azpiegitura zerbitzuen kudeaketa automatizatua, datuak enpresen artean partekatzeko aukera, Machine learning, edo Smart Contract-en kudeaketa automatikoa.
- Konposite tekniko berrien sorrera: Hondakin plastiko post-industrialetatik berreskuratzen dira, oinarri mekanikoko azken birziklatze-teknikak aplikatuz.
- FOOTPLASTIC proiektuaren emaitzen hedapena: Ikerketaren emaitzak komunikatzeko eta zabaltzeko ekintzak.
- Proiektuen emaitzen babesa eta ustiapena: Ustiapen eta merkaturatze-estrategia planifikatzea eta ezartzea, bai eta FOOTPLASTIC proiektuan garatutako tresnen eta soluzioen nazioarteko prozesu mailakatua ere.