GSBI - Gipuzkoa Sustainable Business Index
Proiektua
GSBI (Gipuzkoa Sustainable Business Index)
Diagnóstico y análisis de las pymes guipuzcoanas en su transición hacia organizaciones triple impacto y en su contribución a la transición ecológica y justa del territorio
Helburuak
- Gipuzkoako ETEen trantsizio ekologiko, jasangarri eta justuan laguntzen duten funtsezko elementuak identifikatzea.
- Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainen ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-neurketa kolektiboan oinarritutako proposamen metodologikoa proiektatzea, eta, horrela, erakunde horien eragin hirukoitza eta GJHei eta lurralde- eta Europako garapenerako helburu estrategikoei egiten dieten ekarpena zehaztea.
- GSBI (Gipuzkoa Sustainable Business Index) adierazlea sortzea, Gipuzkoako ETEen iraunkortasun hirukoitzaren maila eta Europaren eragin hirukoitzeko helburuei egiten dien ekarpena modu globalean neurtu eta monitorizatzeko.
- Gipuzkoako ETEei aldaketa- eta eraldaketa-prozesuen proposamen bat egitea, eragin hirukoitzeko erakundeetarako trantsizioa errazteko.
- Lurraldean garapen sozioekonomikoko eredu berri bat bultzatzea, honako GJH hauek lortzen laguntzeko:
- 8. GJH: Guztiontzako hazkunde ekonomiko inklusiboa eta iraunkorra, enplegua eta lan duina sustatzea.
- 11. GJH: Hiriak inklusiboagoak, seguruagoak, erresilienteagoak eta jasangarriagoak izatea lortzea.
- 12. GJH: Kontsumo eta ekoizpen iraunkorreko modalitateak bermatzea.
- 17. GJH: Garapen Iraunkorrerako Munduko Aliantza biziberritzea.
Ekarpenak
- Gipuzkoako ETEek ekonomian, gizartean eta ingurumenean duten eragina NEURTZEA, ETEetan metodologia komuna eta espezializatua erabiliz.
- Informazio erantsia SORTZEA, enpresen eta lurraldearen trantsizio ekologiko eta justurako erabakiak hartzen laguntzeko.
- Sektore arteko elkarrizketa-guneak IREKITZEA, eragin hirukoitzeko lankidetza-proposamenak landu ahal izateko.
- Eragin hirukoitzeko enpresa-sarea garatzen LAGUNTZEA.
- ETEak lurralde oparoago, iraunkorrago, erresilienteago eta inklusiboago baten garapenean duen rola NABARMENTZEA.