INBERTEKO: Gipuzkoaren etorkizun iraunkorra lehiakortasunetik eta erantzukizunetik finantzatzea
Proiektua
Gipuzkoaren etorkizun iraunkorra lehiakortasunetik eta erantzukizunetik finantzatzea
Trantsizio ekologikoa premiazko beharra den testuinguru batean, Gipuzkoak ETEen sare sendoa du, eta eredu iraunkorretarantz aurrera egiteko erronkari aurre egin behar dio, lehiakortasunik galdu gabe. Hala ere, enpresa askok finantzaketan aurkitzen dute oztopo bat norabide horretan urratsak emateko.
Erronka horri aurre egiteko, INBERTEKO sortu da, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Ekonomia eta Finantzetako ikerketa-taldeak bultzatutako proiektua, Gipuzkoako ETEek iraunkortasuna modu estrategikoan eta bideragarrian txerta dezaten finantzaketa iraunkorreko esparru bat sortzea helburu duena.
Nazioarteko benchmark batetik abiatuta, INBERTEKOk EBko taxonomia berdearen adierazleetan oinarritutako ibilbide-orri bat definitzen du eta inbertsio-funts berde bat proposatzen du. Esparruaren diseinua erakunde publiko eta pribatuekin kontrastatzen da, aplikagarritasuna ziurtatzeko.
Azterketa teknikoaz gain, proiektuak sentsibilizazio-estrategia bat ere badu, finantzaketak trantsizio ekologikoan duen zeregina ikusarazteko. INBERTEKOk enpresa-beharrak eta inbertsio iraunkorra lotzen ditu ikuspegi praktiko, errealista eta Gipuzkoako produkzio-sarearen erronkekin lerrokatua.