PLASTIC FOOTPRINT Cálculo de huella plástica y su aplicabilidad en Gipuzkoa

Proiektua

PLASTIC FOOTPRINT Plastiko-aztarnaren kalkulua eta Gipuzkoan duen aplikazioa

Helburuak

Bistakoa da hobeto ezagutu behar dela zein den lurralde jakin bateko plastiko-aztarna eragiten duten plastiko-isuri nagusien jatorria, eta zehazkiago jakin behar dela zer ekintza diren eraginkorrenak isuri edo ihes hori gutxitzeko. Premiazkoa da plastikoaren kutsadurari ekitea, geroz eta plastiko gehiago baitago ingurumenean (geroz eta handiagoa baita «ihesa»), eta larria baita ekosistemetan duen eragina.

  • Tresna bat behar da, Gipuzkoako plastiko-aztarna kalkulatzeko metodologiak aztertzeko, sailkatzeko eta Gipuzkoan aplikagarriak diren jakiteko, alor anitzetarako (polimeroak, produktuak, enpresak, balio-kateak, lurraldea eta abar).

Hona zer behar den:

  • Plastiko-ihesei buruzko informazio argia eta fidagarria, enpresek gune kritikoak identifikatu eta ahalik eta esku-hartzerik eraginkorrenak egin dezaten, sistematikoki.

Inplikatutako enpresak