PlasticFootPrint

Proiektua

PLASTIC FOOTPRINT: Aztarna plastikoa kalkulatzeko metodologien identifikazioa, analisia eta ebaluazioa eta Gipuzkoako lurraldean duen aplikagarritasuna

Helburuak

Helburua da, nazioartean plastikozko aztarna kalkulatzeko dauden metodologiak sakon aztertzea, eta tresna interaktibo bat garatzea, bere aplikagarritasun maila aztertzeko eta ebaluatzeko Gipuzkoako lurraldean, hainbat eskalatan (polimeroa, produktua, enpresa, balio-katea, lurraldea, etab.).

Orain arte garatu diren aztarna plastikoko metodologia gehienak plastikoaren erabileraren ebaluazioan eta alferrik galtzearen edo birziklatzearen tasetan oinarritu dira. Metodologia asko garatzen ari diren arren, gaur egun ez dago berrikuspen metodologiko osorik horietako bakoitzaren aplikagarritasun-maila identifikatu ahal izateko.

PLASTIC FOOTPRINT proiektuaren garapenari esker, aztarna plastikoa kalkulatzeko eta ebaluatzeko metodologiei buruzko azterketa sakona egin nahi zaio Gipuzkoako lurraldeari, eta era berean, karakterizatzeko eta ebaluatzeko tresna interaktibo bat lortu nahi da, Gipuzkoako lurraldean eskala desberdinetako kalkulu-sistema onenak identifikatzen eta aplikatzen laguntzeko. Horrela, proiektuaren diseinuan, garapenean eta inplementazioan bildutako informazio guztia eta sortutako ezagutza, lurraldearen iraunkortasunari laguntzera bideratuta egongo dira, eta horrek Gipuzkoa Ekonomia Zirkularraren esparruan erreferente aktibo gisa kokatzea erraztuko du.