Portafolio de Innovación + Ex-cubadora
Proiektua
Berrikuntza zorroa + Exkubagailua
Helburuak
[Berrikuntza-zorroa] Alde batetik, berrikuntza-aukera, -ideia eta -proiektu lehenetsien zorro dinamiko bat osatu behar da, eta erakundeko alor estrategikoekin lerrokatu. Hiru fase daude:
- Adostasun-guneak zehaztea, erakundearen estrategiaren eta beharren arabera.
- Aukerak aurkitzea eta proiektuak sortzeko ideia bilakatzea.
- Plazaratu behar diren proiektuak hautatzea eta zehaztea: prozesua, produktua, zerbitzua eta/edo negozioa.
[Negozioa baliozkotzea] Bestetik, martxan jarri behar dira zorroko negozio-jarduerak garatzeko proiektuak. Lau fase daude:
- Lehiakideak ezagutzea.
- Bezeroak ezagutzea.
- Konponbide-katalogoa garatzea.
Gutxieneko produktu bideragarria garatzea eta baliozkotzea.
Prototipatze- eta baliozkotze-jarduerei ekiteko, komeni da ekosistema espezializatu batekin elkarlanean aritzea, konpainiaren negozio-ideiak startup autonomo gisa kudeatzeko, barne-prozesuek edo -kulturak balizko negozioa «ito» ez dezaten eta malgutasun handiagoz jardun daitezen. Kasurik gehienetan, prozesura bildu dira jatorrizko ideia izan zuten langileak. Azpikontratatutako Venture Builder gisa (exkubagailua) jardun dezake ekosistema espezializatuak, eta, beraz, inkubazio- eta azelerazio-jarduerak martxan jarri.
- Berrikuntza-zorroak ordenatuta edukitzen ditu erakundearen aktiboak.
- Exkubagailuak, berriz, kontzeptua probatzeko aukera ematen du, hura bideragarria dela frogatu aurretik korporazioaren prozesuek ideia-negozioak alboratu aurretik.
- Halaber, gutxieneko produktu bat askoz epe laburragoak entregatzeko aukera ematen du exkubagailuak.