RING: Eskualde Inklusiboak Baliabideen Kudeaketa Solidario Berri baterako
Proiektua
RING: Eskualde Inklusiboak Baliabideen Kudeaketa Solidario Berri baterako
Helburuak
RING proiektuaren (Eskualde Inklusiboak Baliabideen Kudeaketa Solidario Berri baterako) helburua ekonomia zirkularra eta solidarioa garatzea da Pirinio Atlantikoen eta Euskadiren arteko mugaz gaindiko eremuan. Gaur egun bizi ditugun ingurumen- eta gizarte-krisiei erantzuten die, eskualdean dauden ekimenak indartzeko eta, horren bidez, lurralde-kohesioa, hondakinen murrizketa, baliabideen kudeaketa arduratsua eta eragin positiboa duten jardueren garapena sustatzeko.
AIMA eta Emaús dira berrerabilpen solidarioaren Ekonomia Sozial eta Solidarioko bi erakunde sustatzaileak (berrerabilpen solidarioak objektuen bizitza erabilgarria luzatzea du helburu, irabazi-asmorik gabeko ikuspegi batean eta herritarren zerbitzura). Biek hainbat berrerabilpen-gune kudeatzen dituzte, eta elkartu egin dira beren esperientziak eta berezitasunak partekatzeko: altzari profesionalen berrerabilpena (AIMA) eta lurralde-mailako sare-lana (Emaús).
MIKen (Mondragon Unibertsitateko ikerketa-zentroa), Valdeliaren (altzari profesionalen sektoreko SCRAP erakundea), RNRRren (Baliabide Zentroen eta Birziklatze Guneen Sare Nazionala) eta HABICen (etxebizitza, egurra, garapena eta diseinuko mugaz gaindiko klusterra) laguntzarekin, erakunde horiek beren esperientzia osagarria eskaintzen dute proiektua hiru ekintza nagusiren bidez garatzeko:
- Araudi- eta antolaketa-oztopoak ezabatzeko azterlanak eta analisiak egitea.
- Ekonomia zirkularreko eragileentzako prestakuntza-programak garatzea.
- Altzari profesionalen berrerabilpenerako jarduera berri bat hedatzea eta landa-eremuetan denda solidarioak sortzea.
Mugaz gaindiko lankidetza-proiektu honen helburua da sektoreko eragile desberdinen esperientziak baliatuz gaitasun partekatuak garatzea eta, horrela, erakunde publikoen, enpresen, elkarteen eta herritarren mesederako izango diren praktika on errepikagarriak sustatzea.
Lortutako emaitzak iraunkorrak eta transferigarriak izango dira; izan ere, prestakuntza-ekimenek eta salmenta-gune solidarioek denboran jarraituko dute.
