Talentu gaztea erakartzen

Proiektua

Talentu gaztea erakartzen

Proiektu honek MONDRAGON ekosistemaren sinergiak aprobetxatu nahi ditu Inter-kooperazio ekimenak eta proiektu bereizgarri eta berritzaileak martxan jartzeko, talentu gazte gehiago erakartzeko MONDRAGONeko kooperatibetara. ATEA akronimoa duen proiektuan garatutako zerbitzuak honako hauek dira:

  • Enpresa-planak diseinatzeari, kooperatiben talentu gaztea erakartzeko estrategia eta notorietatea indartzeko, prozesu horietan parte hartzen duten profesionalei (gestio soziala eta mentoreak) lagundu eta gaitzeko programa espezifikoak sortuz.
  • Gazteak MONDRAGONeko kooperatibetara erakartzeko tokiko, estatuko eta nazioarteko programak diseinatzea eta garatzea, kooperatiban alternantzian oinarritutako ikaskuntza esperientzia bereizgarriak sortuz. Gazteek MONDRAGONi buruz duten pertzepzioan eragin zuzena izan nahi du, notorietatea eta bereizgarritasuna irabaziz.

ATEA proiektuaren (Talentu gaztea ekonomia sozial aurreratuko ekosistema batera erakartzea) baitan jasotzen diren jarduera hauek (espediente-zenbakia: 243.a12042.i.M.), MONDRAGONen S.Coop, MLAKOOPen S.Coop eta Mondragon Unibertsitateko hiru fakultateen (MGEP, HUHEZI, MUE-MIK) parte-hartzea daukate eta 2025eko urtarrilean eta 2027ko abenduan zehar garatuko dira. Halaber, Europako Gizarte Funts Plusak kofinantziatu ditu, Espainiako Gizarte Ekonomiako Enpresen Konfederazioaren (CEPES) bidez, EFESO programako tarteko organismo gisa 244.895,04€rekin.

#CEPESFSE #CEPESEFESO

Europar Batasunak Kofinantziatuta