TRANTSIZIO ZIRKULARRA & IGG Negozio-eredu industrial linealetatik IGG taxonomia finantzarioak eta irizpideak betetzen dituzten eredu zirkularretara

Proiektua

TRANTSIZIO ZIRKULARRA & IGG Negozio-eredu industrial linealetatik IGG taxonomia finantzarioak eta irizpideak betetzen dituzten eredu zirkularretara

Helburuak

Aholkularitza eskaintzea enpresei eredu zirkularrerako trantsizioa egiteko eta IGG ziurtagiria eskuratzeko. 2018ko abenduaz geroztik, honetara behartzen ditu Informazio Ez Finantzarioari buruzko 11/2018 Legeak 500 langiletik gora duten enpresak: urteko kontuekin batera, Informazio Ez Finantzarioaren Egoeren txosten bat aurkeztera (IEFE). Epe ertainera, ETE-etara ere hedatuko da eskakizun hori. Bestalde, IGG ratinga izango da txosten hori. Finantza-erakundeek balioetsi egiten dute irizpide hori, enpresak puntuatzeko eta, hortaz, kreditua edo finantzaketa baldintza onuragarriagoetan emateko.

  • Jakitea Gipuzkoako enpresek zenbateraino egiten dituzten Informazio Ez Finantzarioaren Egoeren gaineko txostenak (IEFEak).
  • Jakitea zenbateraino txertatu diren GJHak Gipuzkoako enpresa handien estrategian.
  • Gipuzkoako enpresa-egituraren sailkapen bat egitea, IGG irizpideei jarraikiz.
  • Gipuzkoako enpresei aholku ematea, euren enpresa-estrategian IGG irizpideak txerta ditzaten.

Hona zer behar den:

  • Trantsizio zirkularrerako bide-orria, IGG irizpideekin bat datozen finantza-taxonomiak betetzen dituena.

Inplikatutako enpresak