Personas y Talento

Pertsonak eta Talentua

  • Pertsonen Talentuaren Kudeaketa: Enpresen lehiakortasuna ezin da ulertu pertsonek horri guztiari ematen dioten balioa kontuan hartu gabe. Negozio estrategiari erantzuteko beharrezkoak diren talentu gaitasunak aztertzen ditugu, tresna kualitatibo eta kuantitatiboen bidez (adibidez, Talent analytics), esperientzia profesional aberasgarriak sortuz (re-skilling ibilbideak, up-skilling), pertsonek hazten eta garatzen jarrai dezaten, negozioen estrategiak gauzatu ahal izateko.
  • Partaidetza: Gizarteak eta pertsonek, gero eta parte hartze handiagoa eskatzen dute erabaki eremu guztietan, eta enpresa ez da salbuespena. Pertsonek, enpresa proiektuetan duten partaidetza estadioa identifikatzen laguntzen dugu, bai eta antolaketa errealitate parte hartzaileagoen sorreran, aurrera egiteko jarduera ildoak ezartzen ere.
  • Lidergoa eta Kultura eraldatzailea: Ezagutzaren ekonomian, pertsonak dira arrakastaren giltzarria, eta horien gainean gauzatzen den lidergoa erabakigarria izango da, motibaziorako eta konpromisorako. Lidergo hierarkiko batetik eraldatzaile batera igarotzea, aro berri baten gakoa da, giza baliabideen kudeaketan. Era berean, erakunde baten kultura errealitatea diagnostikatzen dugu, eta ekintza ildo espezifikoak garatzen ditugu, kultura aldaketa prozesuak martxan jartzeko.